Asier Galarza jaun eta jaube Gautegiz- Arteagan

Bizkaie! 2024-06-03 09:00   Bertsolaritzea

Bigarren saioa, bagilaren 9an izango da Ajangizen.

Asier Galarza, hirugarrena ezkerretik hasita. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gautegiz-Arteagan jokatu da Jon Lopategiren omenez atondutako III. Argi Baltza Sariketako lehenengo kanporaketea. Saioa, Asier Galarzak irabazi dau, 196 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Asier Galarza: 196.
  • Gorka Pagonabarraga: 186.
  • Ekhiñe Zapiain: 181,5.
  • Eneko Aldana: 172.
  • Igor Galartza: 168.
  • Paula Amilburu: 167,5.

Hurrengo kanporaketak bagilaren 9an Ajangizen eta 16an Mendatan izango dira. Saio bakotxeko lehenengo bersolari biak sailakatuko dira hilaren 22an Mendatan jokatuko dan finalera.

Argi Baltza Sariketearen helburuak dira bertsolari gazteei kantetako plazea eskaintzea eta bertsolaritzearen presentzia eskualdeko herrietara zabaltzea. Halanda ze, 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantetan dabe, eskualdekoak zein Euskal Herri osokoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu