'Guadalupe': euskorrido bat Lezo Urreztieta Rekalderen omenez

Bizkaie! 2024-06-03 09:10   Musikea

La Txama taldearen lehenengo kontzertua Igeldoko jaietan emongo dabe bagilaren 28an.

Musa 13 taldearen lehenego abestiak izandako erantzun bikainaren ondoren, La Txamak harro iragarten dau Guadalupe single barria, Lezo Urreztieta Rekalderi omenaldia egiten deutson euskorridoa. Bertan, kuraiaren esentzia eta erresistentzia antifaxistearen burrukea antzemoten dabe, pieza hau euren legaduaren tribututzat hartuz.

Orain, barriz, Pello Armendariz (Marte Lasarte) abeslariaren laguntzea izan dabe, Lezoren irudian inspirau baitzan hari omenaldia egiteko, askatasunaren aldeko erresistentziaren eta burrukearen espiritua gorpuzten dauen ereserki honen bidez. Gure modua da haren gomutea eta burrukea goratzeko.

Horrezaz gan, askatasunaren eta justiziaren alde burruka ibili diranak gogoratzearen eta ohoratzearen garrantziari buruzko alkarrizketea sustatzeko eta hezteko balio izatea be espero dau taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu