Haira Aizpuruak irabazi dau Gazte Xilaba Sariketea
2024-06-03 08:12 BertsolaritzeaItsasun jokatu da eskolartekoaren finala.
Itsasuko Sanoki gelan jokatu da Gazte Xilabaren aurtengo finala. Xan Alkhatek deitu ditu sei bertsolariak kantura, zozketeak erabagitako ordenean. Lehen agurren ondotik buru-belarri ibili dira Amaiur Aizpuru, Johane Larre, Haira Aizpuru, Unax Aizpuru, Haize Lekuona eta Nahia Etcheverry bertsotan.
Ainhoa Sarasua, Zuhaitz Olazabal eta Maialen Berrak osotu dabe epaile taldea. Txapela Haira Aizpuruaren burura joan da eta June Elizondo San Sebastianek jantzi deutso txapela, bertso eskoletako ordezkari bezela. Nahia Etcheverry errimategi aberatsena izan dauen bertsolari izentau dabe eta Mari Karmen Albizuk emon deutso lore-saria.
Kontuak kontu, bagilaren 15ean Arantzan (Nafarroa) jokatuko dan Euskal Herriko finalera Hairagaz batera Nahia Etchverry eta Unax Aizpurua joango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!