Chillida Lekuk 'Chillida 100 urte' aurkeztu dau
2024-05-31 12:19 KultureaUdari ondoetorria emongo deutse festa kultural bategaz.
Bagilaren 21ean Chillida Lekuk udako solstizioa egingo dau ikuskizun parte hartzaile handi bategaz. Beraz, museoa topaleku bihurtuko da, musikea, jantzea eta poesia aristearen obreagaz buztartuz.
Chillida 100 urte izenburupean, museoaren eta Hernaniko kultur eragileen arteko lankidetza-proiektua, Kukai jantza konpainiaren koordinazinopean, festa kultural handia bihurtuko da, eskultorearen mendeurrena be ospatuko dauena.
Chillida 100 urteren sorkuntzean, Kukai jantza konpainiako zuzendaria dan Jon Maya koreografoaren zuzendaritza artistikoagaz batera, hamabi erakundek hartuko dabe parte, besteak beste, Hernaniko jantza, musika eta antzerki eskolek eta museoaren jardueran hain ohikoak ez diran beste kolektibo batzuek. Horreezaz gan, aurkezpenean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiri izan da.
Proiektuak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren dirulaguntzinoa jaso dau eta gertuko komunidadeagaz hartu-emonak sendotzea eta museoaren bizitzean parte hartzea bultzatzea dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!