'June Crespo. Baskularra' erakusketea ikusteko azken astea

Bizkaie! 2024-05-31 11:01   Kulturea

Dagoeneko, 300.000 pertsona baino gehiagok bisitau dabe.

Datorren domekan, bagilak 9, azken eguna izango da June Crespo. Baskularra erakusketea bisitetako. Europako egungo panorama artistikoan nabarmentzen dan June Cresporen (Iruñea, 1982) lanari eskeinitako erakusketea.

Erakusketean, Crespok egindako lan-sortea dago ikusgai, baita eskala handiko eskultura-multzo bat be, museoko erakusketa-guneetarako sortua. Espazioari zein kontzeptuari jagokonez, aurkezpena inflexino-puntutzat har daiteke Crespok orain arte izandako erakusketen historian.

Aristearen produkzino barriaren inguruan egituratzen da, erakusketeari izena emoten deutsona. Bertan, Cresporen lan askotan agertzen diran alderdiak alkartzen dira, esaterako argazki-irudien erabilera eskultorikoa edo arkitektonikoa, eta produkzino industrialeko euskarrien erabilerea. Kasu bietan, espazioan zehar ugaldutako forma begetal, tubular eta zilindrikoen euskarriak dira.

Museora hurreratzen diran bisitariek ondoko erakusketa honeek be izango dabe ikusgai: Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea (babeslea: BBK); Marta Jungwirth (babeslea: Occident; bagilaren 9tik aurrera edegita); Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (babeslea: BBK), eta Metahaven: Chaos Theory, Film & Video aretoan.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu