Arratiako Tranbiaren Historia Grafikoa (1902-1964) liburuaren aurkezpena Bilbon

Bizkaie! 2024-06-03 07:50   Kulturea

Jon Urutxurtu Bengoetxea da egilea.

Liburua Bilboko Liburu Azokan aurkeztuko da, Arenalean, bagilaren 5ean, eguerdiko 12:00etan.

Momentuz, salgai dago Bilbon, Bizkakio Foru Liburutegiko dendan (Diputazio kalea, 7).

Online be erosi daiteke eta etxera bialtzen dabe bialketea kobrau barik. Liburua 12 euroan dago salgai.

Online erosi hemen.

Jon Urutxurtuk euskeraz eta gaztelaniaz idatzia eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratua, lan hau denporearen tunelean zeharreko bidaia da, argazkien -200 bat- eta testu eta dokumentu askoren  hedabideetako albisteak, iragarkiak, testigantzak...

186 orrialdeko liburu honek Juanjo Olaizolak -Euskal Burnibidearen Museoko zuzendariak- egindako ikerketak hartzen ditu abiapuntu eta informazino eta material barriak ezagutarazoz Olaizolaren lana osotu eta aberastu
nahi dau.

Ehun eta hogei urtetik gora igaro dira Arratiako Tranbia izenaz ezagutzen dan Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zanetik; eta 2024ko zemendiaren 30ean bere heriotzearen 60. urteurrena beteko da. Garraiobide hau ezinbesteko erreferente bihurtu zan erabili behar izan eben milaka lagunentzat, ha zalako lantegietara zein Bilboko portura gora eta behera eroateko zein mendizaleak Gorbeiara hurreratzeko garraiobide bakarra.

Arratiakoa, elektrikoa, herriarteko -landa eremua eta uria lotzen zituan- eta bidaiariak eta merkantziak garraiatzen zituan tranbia, hain zuzen be.

- Erretratuak: Jon Urutxurtu, Gasteizko Udal Artxiboa, Manterola familia, Javier Aranguren, Burnibidearen Euskal Museoa eta Cecilio semea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu