Aimar-ek 'Piel a piel Vol. II kantu barria dakar

Bizkaie! 2024-05-31 08:03   Musikea

Momentuak heldu, jazo, igaro eta desagertu egiten dira.

Ze polita izango litzatekeen horreek aprobetxetea. Jatorrian, Piel a piel abestia Dientes de Luna taldearena da eta orain Aimarrek bere errepertoriorako erreskatau dau. Kantuaren moldaketa hau instrumentuz ia biluzik dago, piano bakarrean, eta hori ez da oso ohikoa Aimar bizkaitarraren estiloan.

Kontzertuak

Montruos y Rosas birearen erdialdean, Lemoan maiatzaren 11n, Burgosen maiatzaren 24an jo ondoren, Vigon izango da maiatzaren 30ean; A Coruñan garagarrilaren 7an; Donostian abuztuaren 13an; irailaren 21ean Madrilen; eta zemendiaren 22an Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu