IV. STEAM Euskadi Sariak banatu ditue
2024-05-30 12:28 KultureaHezkuntza Sailak atontzen ditu Innobasque - Barrikuntzaren Euskal Agentziagaz alkarlanean.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak IV. STEAM Euskadi Sariak banatu ditu Bilbon, STEAM Euskadi Estrategiaren barruan. Hezkuntza Sailak atontzen dituan sariek Euskadin garatzen diran STEAM Hezkuntzako praktika onenak autortzen eta ikusarazoten ditue, zientzia, teknologia, injinerutzea eta matematikako bokazino goiztiarrak bultzatzeko helburuagaz. STEAM ingeleseko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics.
Ekitaldian izan dira Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Adolfo Morais Unibersidade eta Ikerketa sailburuordea eta Plangintza eta Nicolas Sagarzazu, Lanbide Heziketako Plangintza eta Antolaketa zuzendaria. Barrikuntzaren Euskal Agentziaren izenean, Alaitz Landaluze Barrikuntza Politiken koordinatzaile nagusiak hartu dau parte.
STEAM Euskadi Estrategia
Saritutako taldeak nahiz ganerako parte-hartzaile guztiak zoriondu ondoren, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gogorarazo dau STEAM Euskadi Estrategiaren helburua betikoa izaten jarraitzen dauela: Ikasle guztiak eduki horreetara hurreratzea nahi dogu, bildurra galdu deiela eta eduki horreekaz lotutako unibersidade ikasketak edo Lanbide Heziketako zikloak ikasteko.
Gero eta gehiago dira STEAM irakaskuntzean inpliketan diran ikastetxeak, erakundeak, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta unibersidadeak, adierazo dau Bildarratzek.
Saritutako ekimenak
Sariketearen deialdia Hezkuntza Sailak egiten dau Innobasque - Barrikuntzaren Euskal Agentziagaz alkarlanean. Ondoko kategoria honeetan banatu dira sariak:
- Ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak.
- Unibersidadeek eta Lanbide Heziketako zentroek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak.
- Beste erakunde batzuek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak.
Kategoria bakotxean lehen sari bat (3.000 eurokoa), bigarren sari bat (2.000 eurokoa) eta 1.000 euroko aitamen berezi bat banatu dira, genero ikuspegia aintzat hartuta azken horretan.
Saridunak
- Ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak kategorian:
- Lehen saria: Feel-Think-Do! (Jado Ikastetxea, Erandio).
- Bigarren saria: Makina sinpleak (Orokleta HLHI, Zarautz).
- Genero ikuspegiaren aitamen berezia: Zergatik gertatzen dira istripuak? (Santa Maria de la Providencia – Aldatze ikastetxea, Eibar).
- Unibersidadeek eta Lanbide Heziketako zentroek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak:
- Lehen saria: SilverBotak, belaunaldien arteko STEAM hezkuntza-esperientzia solidarioa (Don Bosco LHII, Errenteria).
- Bigarren saria: Guztiok guztiontzat sortutako teknologia (EHU, Bilbo).
- Genero ikuspegiaren aitamen berezia: Kontuz! Ez nazazu zapaldu! (Plentziako Itsas Estazioa, EHU).
- Beste erakunde batzuek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenak:
- Lehen saria: Bihotz berdeak (Kotxa Fundazinoa).
- Bigarren saria: Donostia Innovation Challenge (Donostia Sustapena).
- Genero ikuspegiaren aitamen berezia: Matematikhariak (BCAM - Basque Center For Applied Mathematics).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!