Hilero aldizkariko Jabi Atutxa omendu dabe

Bizkaie! 2024-05-30 09:48   Kulturea

Guztira, 383 ale kaleratu ditu 32 urtetan.

Jabi Atutxa, Ainhoa Salterain eta Zigor Aiarza. | Ikusi handiago | Argazki originala

Amorebieta-Etxanok omenaldia egin deutso Jabi Atutxari, Hilero aldizkariko sortzaile eta arduradunari. Herriko komunikabide zaharrena da Hilero eta lehen aletik gaur arte, hilebetez hilebete udalerriagaz zerikusia daben gaien aktualidadeari eutsi deutso zornotzarrak.

383 ale 32 urtetan zehar

Amorebieta-Etxanoko Ainhoa Salterain alkateak adierazo dauanez, 32 urte dira hilebetero aldizkari bat kaleratzen eta guztira, 383 ale banatu dira. Amorebieta-Etxanoko historiaren zati handi bat Hileroko orrietan dago jasoa. Hilero udalerriaren bilakaerearen lekuko izan da, eta gu, zornotzarrak, Hileroren bilakaerea be bizi izan dogu, Jabiren eskutik, garai barrien eskakizunetara egokitzeko eta horreei eusteko egindako urratsak ikusiz.

Hilero, beraz, Amorebieta-Etxanoko historia be bada: alkarrizketak, artikuluak edota erreportajeak batu ditu, baita Udalaren informazino-orriak be. Horrezaz gan, udalerriko mugarri handiak be jaso ditu, esaterako, kirol arlorreko arrakastak, edurte historikoak, jaietako argazkiak eta irudiak edo barriena, Frantziako Tourra Amorebieta-Etxanotik pasau zanekoa. Lan hori guztia betirako jasoko dogu eta aurrerantzean be, holakoak irakurten jarraitu ahal izatea espero dogu, adierazo dau alkateak.

Kontuak kontu, Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak emon deutsoz Jabi Atutxari eta ondoetorria emon eta babes osoa adierazo talde arduradun barriari, Zigor Aiarza-ri hain zuzen be. Talde horrek etapa barriari emongo deutso hasierea eta, betiko lez, Udalaren babesa eta partaidetzea izaten jarraituko dau.

Etapa barria hasteko, aldizkariaren diseinua aldatuko dabe, oinarrizko esentzia galdu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu