Hiru gai posible aurten Instagram ‘reels’ lehiaketan

Bizkaie! 2024-05-30 09:14   Kulturea

Elorrioko kulturea, ondarea eta naturea jasotea da helburua.

Argazkia: @turismoelorrio. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bigarren urtez jarraian, udako reels lehiaketea atondu dau Elorrioko Udalak, herritar eta bisitariek herria zelan  ikusten daben adierazo deien. Ondoko elementu bat agertzea da baldintzetako bat: gune monumentala, naturgunea edo kultur ekitaldi bat. Ikus-entzunezkoen iraupena 45 segundokoa izango da gehienez.

Horrezaz gan, ezinbestekoak izango dira Instagramera igotako bideoetan ezaugarri honeek agertzea: lehen berbea euskeraz izatea; hashtag bidez, #elorrio eta #elorrioturismo aitatzea; Eta, @turismoelorrio kontuari aitamena egitea.

Lehiaketea bagilaren 1etik irailaren 15era izango da eta hiru sari dagoz jokoan: lehenengoak kilometro 0-ko produktuz osotutako saskia eroango dau eta bigarren eta hirugarren gelditzen diranak, Elorrioko material promozionala. Epaimahaia udaleko ordezkariek eta herritarrek osotuko dabe.

Urriaren 1ean erabagiko ditue irabazleak eta sari banaketa ekitaldia urriaren 4an egingo da, 12:00etan, turismo bulegoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu