Basque Culinary Center-ek XII. Eusko Label Lehiaketea hartu dau
2024-05-30 08:30 Jan edanakTalde bakotxak, Eusko Label zigilupeko lau pintxo egin ditue.
Basque Culinary Center-ek eta HAZIk atondutako XII. Eusko Label Lehiaketea egin dabe. Bertan, BCCko lehen mailako ikasleek, zortzi taldetan banatuta, Eusko Label zigilupeko produktuakaz egindako lau pintxotan oinarritutako menua kozinau behar izan dabe.
Lehiaketearen bidez, ikasle gazteak, euskal gastronomiaren bozeroaile izango diranak, Euskadiko kalidadezko produktuakaz ohitzea da asmoa eta bertako eta sasoiko produktuari balioa emon.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek hasierea emon deutso lehiaketeari, ikasleei zuzendutako ekimen horren ibilbide luzea nabarmenduz; Orozek ondokoa azpimarratu dau: oso garrantzitsua da lanbide-heziketearen munduaren eta sektore produktorearen arteko lankidetzea, tokiko elikagaiei eta Euskadiko Elikadura Kateari balioa emoteko.
Lehiaketea amaitu eta talde irabazleak ezagutu ondoren, Oroz sailburuordeak eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendariak sariak banatu deutsee irabazleei. Guztira, lau sari emon ditue ondoko kategorietan:
- Tradizinoaren eta ahosabaiaren oroimenaren saria.
- Proposamen gastronomiko onenaren saria.
- Zerbitzu-proposamen onenaren saria.
- Ikus-entzunezko proposamen onenaren saria.
Talde irabazleentzako saria kalidade bereizgarriak dituen produktuen saskia izan da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!