MU Estaduko lehen unibersidadea da enplegagarritasunari jagokonez

Bizkaie! 2024-05-29 12:35   Kulturea

U-Ranking azterlanaren arabera % 86ko taseagaz.

Azterlanak 70 erakunde publiko eta pribatu eta 101 ikasketa-eremu aztertzen ditu eta MU da Estaduko lehen unibersidadea enplegagarritasunari jagokonez, BBVA Fundazinoak eta IVIE institutu valentziarrak egindako U-Ranking azterlanaren arabera. Sailkapen horrek agirian jarten dauenez, Mondragón Unibersidadeko tituludunen enplegagarritasuna % 86,9koa da ikasketak amaitu eta lau urtera, unibersidadeko ikasketa eta jakintza-esparru guztiak kontuan hartuta.

Titulazinoen araberako azterketa zehatuak datu hobeak emoten ditu gradu eta ikasketa honeetako enplegagarritasunari buruz: Energiaren Injinerutza Gradua (% 94,3), Lehen Hezkuntzea (% 93,8), Ume Hezkuntzako Gradua (% 92,9), Injinerutza Mekanikoa (% 92,8), Enpresen Administrazino eta Zuzendaritzako Gradua (% 90,4) eta Ikus-entzunezko Komunikazino, Irudi eta Multimediako Gradua eta Industria Elektronikako Injinerutzako Gradua (% 88,1).

Mondragon Unibersidadeko lanbakotasun tasea % 5ekoa da ikasketak amaitu eta urtebetera. Datu horreetan jasota ez dagozan egresatuak ikasten jarraitzen dabenak personak dira

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu