Hilabete falta da EuskarAbentura hasteko

Bizkaie! 2024-05-29 11:12   Euskerea berbagai

Garagarrilaren 1etik 31ra arte izango da.

2023ko espedizinoa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Garagarrilaren 1ean hasiko da EuskarAbenturaren bosgarren espedizinoa. Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 127 gaztek Euskerearen Lurraldea zeharkatuko dabe oinez, garagarrilaren 31ra arte. Besteak beste Euskara Batua eta euskalkiak, emakumea eta kirola, eta utopia izango dira, euskeratik eta euskeraz, 400 km-tan zehar landuko dituen edukiak.

Barrikuntzak

  • Diasporako gazte bat izango da taldean, Cusco-koa (Peru) hain zuzen be. Pasa dan urteko Valentzia eta Buenos Aireseko kideen antzera, gogo itzelak ditu.
  • Gaztea Irratiagaz batera egindako alkarlanean, ZI-ZA! lehiaketea, entzuleek erabagi eben nor izango zan aurtengo lehenengoko hautatua.
  • Atharratzen hasiko da ibilbidea. Modu horreetan, Zuberoan etapa bat gehiago egingo dau EuskarAbenturak.
  • Ikerketearen azken urtea da. EuskarAbenturan topatzen diran faktore ezbardinek gazteen hizkuntza ohituretan eta hizkuntzekiko beren jarreretan dauen eragina aztertu nahi izan da. Lau urtez luzatu dan ikerketea da, aurtengoa azken behaketa espedizinoa izanik. Horren ostean datu guztiak aztertu eta ondorioak aterako dira. Betiko lez, Plazara Alkarteak egingo dau Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikerketea.
  • Ipar Euskal Herriko kide gehiago dagoz aurten, ia bikotxa (2023an 10 kide etorri ziran, aurten 18).
  • Baita Arabako kide bat gehiago be (2023an 12 kide etorri ziran, aurten 13).

Errealidade linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira gazte parte hartzaileak. Gehiengoa bizkaitarra da, 43 gazte (%33,85), gipuzkoarrak 28 dira (%22,05), Nafarroatik 24 etorriko dira (%18,90), Arabatik 13 (%10,24), Lapurditik 10 (%7,87), Behe-Nafarroatik 6 (%4,73), Zuberoatik 2 (%1,57) eta diasporatik bat, Cusco, Perukoa (%0,79). Taldearen % 66,93 emakumeak dira (85 neska), % 32,28 gizonak (41 mutil) eta ez binarioa % 0,79 (pertsona 1).

Aurten, 27 herritan pasako ditue gauak, horreetatik hiru barriak (Atharratze, Izarra, Aulesti): Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Zubiri, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo.

Gazteegaz batera, 30 lagunek osotutako lantaldea: 2 koordinatzaile, 10 xerpa (begirale), 4 xerpa laguntzaile, xerpa buru 2, 3 mediku, erizain 2, gidari 2, euskara teknikari 1, argazkilari 2, kameralari 1 eta komunikazino arduradun 1.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu