Arantzan egingo dabe Euskal Herriko Eskolartekoaren finala

Bizkaie! 2024-05-28 13:42   Bertsolaritzea

Bagilaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan.

Urtero lez, bagilean egingo dabe XXXVI. Euskal Herriko Eskolartekoa. Nafarroan jokatuko dabe finala, Arantzan hain zuzen be, arratsaldeko 17:00etan. Ondoko honeek dira herrialde bakotxeko ordezkariak:

  • Bizkaia: Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua.
  • Araba: Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia.
  • Gipuzkoa: June Aiestaran eta Joanes Azpillaga.
  • Nafarroa: Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga.

Gazte Xilabaren finala bagilaren 1ean jokatuko dabe Itsasun, eta orduan jakingo dogu falta diran bertsolari bien izenak.

Finala, arratsaldez

Lehen aitatu lez, aurten arratsaldez izango da Eskolartekoa Arantzako frontoian, 17:00etan. Saioa amaitutakoan mokadua eskainiko dabe eta bertaratutakoen artean sariak zozketatuko dira. Sartzea doban izango da.

Ikastolen Alkarteak eta Bertsozale Alkarteak atontzen dabe gazteen bat-bateko bertsolari txapelketea. Ganera, aurten, Arantzako Udalaren laguntzinoa izango dau egitasmoak. Bertsozaletzea eta gazteei jentaurrean kantuan hasteko aukerea emoten dau Eskolartekoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu