Durangoko Euskal Jaiak, bagilaren 1etik 16ra
2024-05-28 12:47 Kulturea20 jarduera baino gehiago atondu ditue.
Bagilaren 5etik 16ra Durango euskal kulturearen urigune izango da, hogei jarduera baino gehiago batzen dituan jai programea tarteko dala. Jaiak bagilaren 5ean hasten badira be, hilaren 1ean, zapatuan, Marrazketa, Pintura eta Eskulanen Eskola Arteko XV. Lehiaketako sari banaketea egingo da.
Aurten, hogeita seigarren edizinoan, 28 alkartek, kultur sustatzailek, ikastetxek eta erakunde publikok hartuko dabe parte Durangoko Euskal Jaietan. Helburu nagusia Euskal Herriko folklorea, ohiturak eta kulturea sustatzea da, herritarrak euskal tradizinoen jagoletzan eta indartzeko prozesuan sartuz.
Mireia Elkoroiribe alkateak eta Jesica Ruiz alkateordeak euskal kulturea eta euskerea sustatzeko alkarteek egindako lana azpimarratu dabe: alkarte guztiak urtean zehar egiten daben lan garrantzitsua autortu eta nabarmendu nahi dogu. Berebiziko garrantzia dabe geure tradizinoek, hizkuntzea eta balio kulturalak jagoteko eta sustatzeko. Hareen lan nekaezinak geure udalerriko bizitza kulturala aberasteaz gan, geure nortasun kolektiboa indartzen eta geure ohiturak eta hizkuntzea etorkizuneko belaunaldientzat bizirik jarraitzea ziurtatzen dabe. Asko eskertzen dogu Durango euskal kulturearen eta euskerearen sustapenean erreferente bihurtzen daben etenbako dedikazinoa eta ahalegina, Euskal Jaietan egiten daben bezela.
Euskal Jaien programazinoa
Marrazketa, Pintura eta Eskulanen Eskola Arteko XV. Lehiaketearen erakusketea bagilaren 1etik 9ra arte edegita egongo da Ezkurdi Erakusketa Aretoan. Bertan, umeen sormen lanak erakutsiko ditue.
- Bagilak 5:
- Umeentzako pelikulea: Oltxiak. 09:30ean eta 11:00etan Zugaza Zine Aretoan, Kurutziaga Ikastolako Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat.
- Loraldia Eskolea: 18:00etan, San Agustin Kultur Gunean.
- Mendiko dokumentalak: 19:00etan Zugaza Zine Aretoan, Udalatx Ura eta Atxa Betsaide Mendi Taldearen eta Amaiurko Bidea Ekaitz Maizen eskutik. Alpino Tabira Mendizale Alkarteak atonduta.
- Bagilak 7:
- Jolas Eguna: 17:00etan San Ignazio Parkean.
- XIII. Peter Memoriala Pelota Txapelketearen finalak: 18:30ean Ezkurdi Jai Alai Pelotalekuan.
- Bagilak 8:
- XX. Zesta Punta Txapelketea eta Euskal Pelota Maratoia: 17:00etan Ezkurdi Jai Alai Pelotalekuan.
- Euskal Jantzen Erakustaldia: 18:30ean Andra Mariko eleizpean.
- Txistu eta Folk kontzertua: 20:00etan San Agustin Kultur Gunean.
- Bagilak 9:
- Tabirako Musika Bandearen kontzertua: 13:15ean Andra Mariko eleizpean.
- Bagilak 12:
- Euskal Musika Festa: 11:45etik 12:45era Ezkurdiko kioskoan, Nevers Ikastetxeko DBHko lehen zikloko ikasleentzat. Oihan Vega bertan izango da.
- Bagilak 13:
- Baserriko Jokoak: 09:30ean, 10: 0ean eta 11:30ean Ezkurdi plazan.
- Jolas tradizinonalen topaketea: 10:00etan Landako Polikiroldegian.
- Bagilak 14:
- Jolas Eguna: 17:00etan Otamotzena auzoan, Herria Auzo Alkarteak atonduta.
- Bagilak 15:
- Artisautza Azokea: 12:00etan Andra Mariko eleizpean, Eixu Artisauen Alkarteak atonduta.
- Jolas Eguna: 11:00etan San Fausto auzoan.
- Kalejira eta Jantza Erakustaldia: 12:00etan Durangoko hainbat lekutan.
- Kuadrilla Egune: 13:00etatik aurrera Durangoko Alde Zaharrean.
- Euskadiko Herri Kirol Txapelketea: 19:00etan Ezkurdi plazan.
- Bagilak 16:
- Julene Azpeitia Sari Banaketea: 12:00etan Plateruena Kultur Aterpean.
- Durangoko Orfeoiaren kontzertua: 19:00retan Andra Mariko Basilikean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!