Bagilaren 2an hasiko da IV. Argi Baltza Sariketea
2024-05-28 10:09 BertsolaritzeaGautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean.
Datorren domekan, hilaren 2an, Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan hasiko da IV. Bertsolari Gazteen Sariketea, Argi Baltza izenekoa hain zuzen be. Bertso onenaren eta finalerako pasearen lehian ibiliko dira Asier Galarza, Eneko Aldana, Gorka Pagonabarraga, Ekhiñe Zapiain, Paula Amilburu eta Igor Galarza. Parte hartzen daben bertsolariak 18 eta 30 urte bitartekoak dira.
Lilibertso taldeak adirazo dauenez, lehenengo edizinoaren ilusino eta erronkeari eutsiko deutse, izan be, eskualdeko bertsolari gazteei plazea emotea da Sariketearen helburu nagusia.
Ekimenari buruzko xehetasunak Gernika-Lumon emon ditue. Aitatzekoa da, eskualdeko sei bertsolarik hartuko dabela parte; Asier Galarza eta Eneko Aldana (Gautegiz Arteagan); Beñat Bilbao eta Janire Arrizabalaga (Ajangizen); eta, Koldo Geruzaga eta Iker Uriarte (Mendatan). Horreezaz gan, Euskal Herriko bertsolari gazteei zabaldu deutse parte hartzeko aukerea eta atontzaileen esanetan talde polita osotu dogu. Nabarmentzekoa da, bertsolari gazte talde aktiboa dogula.
Ganera, atontzaileek azpimarratu dabenez, esanguratsua da hainbeste bertsolari gazte dagozan sasoian, bizkaitar gehien dauen sariketa bakarrenetakoa garela. Sariketeari izena emoten deutson Lopategik ulertzen eban lez, Busturialdea Bermeo eta Gernika baino gehiago da, herri guztiek dabe garrantzia geldirik ez dagoan eskualde euskaldun honetan.
Hurrengo hitzorduak
Bagilaren 9an Ajangizen eta 16an Mendatan izango dira. Saio bakotxetik irabazle bik urtengo dabe bagilaren 22an Muxikan jokatuko dan finalean parte hartzeko. Beraz, saio guztiak domeketan eta 18:00etan hasiko dira. Finalaren kokalekua, oraindino zehaztu barik dago.
Txapelketea 2021ean sortu zan Gernika-Lumoko Lilibertsoren eskutik, 2019an hil zan Muxikako Jon Lopategi bertsolariaren ibilbide emonkorra autortzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!