EHUko Uda Ikastaroek hezkuntzako profesionalentzat 17 ikastaro eskainiko ditue aurten
2024-05-28 07:46 KultureaBagilaren 6an hasi eta irailaren 21ean amaituko dira.
Miramar Jauregian egindako ekitaldian Eva Ferreira Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) errektoreak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak hartu dabe parte.
Ricardo Echepare Zugastiren (Irun, 1942-2021) ibilbide profesional emonkorra UPV/EHUgaz egon zan lotuta eta, esangura horretan, euskal unibersidade publikoaren Uda Ikastaroen eta Donostiako EUITIren zuzendaria izan zan. 1980ko hamarkadearen hasieran UPV/EHUko Uda Ikastaroak bultzatu zituan sortu barri zan unibersidadea euskal gizartera hurbilarazo asmoz eta unean uneko akademiko, intelektual, artista eta politikari garrantzitsuenen nahitaezko hitzordu izatea lortu eban.
Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak gogora ekarri dauenez, Ricardo Echepare irakasleak gizartearen interesekoak ziran gaiak eta adituak aukeratzeko intuizino ezin hobea eta arazoei aurre egiteko eta talde-kudeaketarako gaitasun bikaina zituan. Haren ibilbidea dogu horren erakusle eta ekimen honen bitartez bere ekarpena autortzeaz gan, Echeparek berezkoa eban bokazinoari eta espirituari jarraipena emonez, ezagutzaren dibulgazinorako konferentzia berezi batzuk atondu doguz.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Ricardo Echeparek ezagutzearen zabalkundearen mesedetan eta hezkuntzearen alde egindakoa nabarmendu eta Echepare deituriko konferentziak izakera horri jarraituz ardaztuko dirala nabarmendu dau. Ikerketa zientifiko eta teknologikoaren ezagutzearen transferentzia eta inpaktu sozialaren inguruko konferentziak izango dira, aldi berean, goi-mailako hezkuntzeari, injinerutzetako prestakuntza dualari eta kalidadeko unibersidade-kudeaketeari buruzko espazio prestigiotsua bilakatzea da helburua.
Eneko Goia Donostiako alkateak Donostiako uria zientzia, barrikuntza eta ezagutzan nazinoarteko erreferente izateko bidean, Echeparek izandako intuizinoa eta ekarpena azpimarratu nahi izan ditu agerraldian eta, aurrerantzean Miramar Jauregiko Errege Jangela aretoa Ricardo Echepare izeneko konferentziak hartuko dituan areto lez ezagutuko dala gaineratu dau.
Ricardo Echepareren omenezko lehenengo konferentzia datorren irailaren erdialdera izango da UPV/EHUko Uda Ikastaroen klausurako ekimen legez.
Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazinoaren arteko lankidetza markoa berretsi dabe alde biek. Esangura horretan, ikastaro honeen bidez ezagutzak sakontzera eta zabaltzera bideratutako prestakuntza-jarduera bultzatu nahi dau, euskal jentarteak eten barik aldatzen dagoan gizarte baten inguruan eztabaidatzeko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko topagunea izan daian.
Jokin Bildarratz Uda Ikastaroen Batzorde Atontzaileko kideak ondokoa zehaztu dau: Hezkuntza Sailak edizino bakotxeko programa orokorra egiten laguntzen dau. Bertan, egungo ziklo eta arloakaz batera, Zientzia eta Teknologia sustatu eta gizartean zabaltzeko jarduerak sartzen dira, Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi estrategiagaz bat eginez.
Helburuak hezkuntza-etapa guztietan hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea, eremu horren aurreko bokazinoa eta asmo profesionalak inspiretea eta euskal herritarren artean dibulgazinoa eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea dira. Era berean, Uda Ikastaroak Fundazinoagaz alkarlanean Irakasteko Ikasten programea eta unibersidadez kanpoko irakasleentzako etenbako formakuntzako Prest Gara Plana sustatzen ditu Hezkuntza sailak.
Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak Hezkuntza Sailak Uda Ikastaroeen aurrean dauen etenbako konpromisoa eskertu eta Irakasteko Ikasten eta Prest Gara programek hezkuntza profesionalen eskutik eragiten daben inpaktu soziala azpimarratu dau.
Uda Ikastaroak
Hamazazpi ikastaro eskainiko dira Irakasteko Ikasten eta Prest Gara egitasmoen barruan. Bagilaren 6an hasi eta irailaren 21era askotariko ikastaroen artean ezagutzak eguneratzeko eskaintzea topauko dabe hezkuntzako profesionalek.
Kontuak kontu, STEAM irakaskuntzearen oinarrizko osogaiak ezagutzeko aukerea izango da; gazteen kultura digitalaren eraginaren azterketea egingo da; sorkuntza –antzerkia, literatura- hezkuntzan txertatzeko teknikak lantzeko aukerea izango da; sensibilidade handiko gaiei buruzko lanketak egingo dira –sexu heziketea, traumen aurreko sentikortasuna, suizidioa, heriotzearen pedagogia-; eta dislexia eta hizkuntza nahasmenduak izango dira aztergai, beste askoren artean. Programa osoa eskuragarri hemen.
Izena emoteko epea, zabalik
Uda Ikastaroak bagilean hasiko dira eta irailaren amaierara arte ia 200 jarduera programau dira. Ikastaro multzorik handiena Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan egingo da eta, urietatik harago Arantzazu, Azpeitia, Balmaseda, Beasain, Bermeo, Gernika, Hondarribia, Lesaka, Ordizia, Plentzia eta Zaldibiara zabalduko da eskaintzea.
Garaiko desafioak oinarri hartuta, askotariko gaiak izango dira berbagai Uda Ikastaroetan. Ziklo estrategikoetan ardaztu dira ikastaroak eta aurtengo eskaintzan nabarmendu dira Kultura eta Artea zikloari loturiko ikastaroak, besteak beste, Gizartea, Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia, Osasuna, Zuzenbidea zein Ekonomia eta Enpresari jagokozanak.
Bizi dogun aro hau ezin da ulertu adimen artifiziala eta iraunkortasuna nabarmendu barik. Egunerokoan alor guztietan eragiten daben faktore garrantzitsuak dira biak ala biak eta, honenbestez, ikastaroetako programak arakatzean antzemongo danez, zeresan handia eragingo dabe 2024ko UPV/EHUko Uda Ikastaroetan.
Itziar Alkorta UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak aditzera emon dauenez, zabalik dago Uda Ikastaroetan izena emoteko epea. Gizarte kolektibo ezberdinentzako prezio bereziak eskaintzen dira. 25 urte arteko gazteei zuzendutako eskaintza bereziari esker, adibidez, maiatzaren 31 baino lehen matrikulauta, 25 euro baino ez ditue ordaindu behar izango ikastaro bakotxeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!