Elhuyar Zientzia Azokako sariak banatu ditue
2024-05-27 10:02 KultureaGuztira, 200 proiektu egon dira ikusgai.
Bilboko Arenalean egindako sari-banaketeagaz amaitu da 2024ko Elhuyar Zientzia Azokea. Eleder Magoak eta María Redondo Mugicak aurkeztu dabe ekitaldia. Elhuyar Zientzia Azokearen babesleek eta Elhuyarreko kideek emon ditue sariak.
Ondoko honeek izan dira proiektu sarituak:
- Centro Formación Somorrosto ikastetxeko Hortz eskola proiektuaren irakasleak jaso dau Ciencia en Acciónen parte hartzeko aukerea.
- Basauriko Urbi BHI ikastetxeko Ortu bertikal jasangarria proiektuak jaso dau Digipen Bilbaon trebakuntza-ikastaroa egiteko aukerea. Sariak Cristina Perfectok emon ditu, Teleco Rentako ikertzaileak.
- Basauriko Uribarri BHI ikastetxeko M.B.U. Laser neurgailua proiektuak jaso dau Bizkaia Talent ikasketa-bekearen saria.
- Bizilabe Deustoko taldea ikastetxeko Antibiograma proiektuak jaso dau Galiciencia azokan parte hartzeko aukerea. Saria, Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandezek emon dau, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko buruak.
- Loiuko Lauro ikastolako Ogiaren lizunaren hazkuntza proiektuak jaso dau Cambreko Open Sciencen parte hartzeko aukerea. Saria Marie Heguy-Urainek emon deutse, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroako Euroeskualdeko teknikariak eta proiektu-deialdien kudeatzaileak.
- Usurbilgo Udarregi ikastolako Mikrobiota eta burmuina proiektuak jaso dau Ciencia en la calle azokan parte hartzeko aukerea.
- IES Rafael Puga Ramón ikastetxeko La ciudad de cristal desde las perspectivas STEAM y de sostenibilidad proiektuak jaso dau Vila Ciencia azokan parte hartzeko aukerea. Saria Amaia Esquisabelek emon dau, Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendariak.
- Loiuko Lauro ikastolak Codenebu: Espazioan mezu seguruak bidaltzeko sistema proiektuak eta Galdakaoko Elexalde BHI ikastetxeko Energia undimotriza proiektuak jaso dabe Bartzelonako Exporecerca Jove azokan parte hartzeko aukerea. Sariak Xabier Otxandianok emon ditu, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak.
- Leitzako Amazabal BHI ikastetxeko Zigarrokinen eta botiken eragina hazien erneketan proiektuak jaso dau Mostra Nacional de Ciencia Portuguesa azokan parte hartzeko aukerea.
- Derioko Txorierri BHI ikastetxeko Tenperatura, hezetasun eta CO2 neurgailuak proiektuak jaso dau Milango I Giovani e le science azokan parte hartzeko aukerea.
- Saria Jon Abril Olaetxeak emon dau, Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak.
Elhuyar Zientzia Azokea
Elhuyar Zientzia Azokea 4 egunetan egon da, maiatzaren 22tik 25era, Bilboko Arenalean Bertan, 200 proiektu egon dira ikusgai eta 70 ikastetxetako 800 gaztek hartu dabe parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gan, Espainiako eta nazinoarteko azoketako saridunak be izan dira: 11 talde etorri dira Bilbora.
Elhuyar Zientzia Azokearen helburua gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea dira, eta ez bakarrik Arenalean egiten dan azokan, baita urtean zehar be.
Elhuyarrek atondutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, Teleco Rentaren eta Erabiren laguntzinoa jasoten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!