Kelmene Abaitua da Bizkaiko Eskolartekoaren txapelduna

Bizkaie! 2024-05-27 07:51   Bertsolaritzea

200 gaztetik gora alkartu dira.

Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko finala jokatu dira Arrigorriagako eskolan. Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak alkarlanean atondutako ekimena da eskolartekoa.

200 parte-hartzaile batu dira idatzizko finala jokatzeko. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin ditue aurrekanporaketak. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa.

Guztira, 18 parte-hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta hiru kanporaketa jokatu dira. Horreetatik zortzi heldu dira finalera:

  • Aiala Irurtia Montero (Arantzazu).
  • Eider Fernandez Aranburu (Bermeo).
  • Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre).
  • Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima).
  • Garazi Uriarte Alonso (Berriz).
  • Iradi Barrenetxea (Artea).
  • Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz).
  • Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza).

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dabe gazteek eta, gero, bakarka gaiari erantzun deutse. Ariketa horreen ostean, Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua izan dira puntu gehien batu dituen bertsolari biak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu diranak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dabe atal horretan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Kelmene Abaituak batu ditu puntu gehien eta 2024ko Bizkaiko eskolarteko txapela irabazi dau. Txapela Oihana Bartra Arenas bertsolariak jarri deutso txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu daben bertsolari biak, bagilaren 15ean Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili da. Epaimahaia Mirari Azula Aurrekoetxea, Ainhoa Arregi Elosua eta Juanjo Respaldiza Ozaetak osotu dabe. Idazkari lanetan, barriz, Ariane Elejabarrieta izan da.

Sari banaketea

Ekitaldian hurrengoek parte hartu dabe: Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko burua; Josune Bañales Regulez Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko burua; eta, txapeldunari, esandako moduan, Oihana Bartra Arenas bertsolariak jantzi deutso txapela.

Idatzizko sariketako saridunak:

- LH 5:

  • 1. Saria: Laia Azkona Intxausti. Muskizko ikastola. Muskiz.
  • 2. Saria: Urko Ibañez Terreros. Eduardo Eskartzaga. Gordexola.
  • 3. Saria: Markel Marcos Ros. Betiko Ikastola. Leioa.

- LH 6:

  • 1. Saria: Araitz Elortza Gastañazatorre. Maiztegi ikastetxea. Iurreta.
  • 2. Saria: June Gondra Bilbao. Eleizalde ikastola. Bermeo.
  • 3. Saria: Amaia Atxalandabaso. Legarda eskola. Mungia.

- DBH1:

  • 1. Saria: Jare Baliño Campelo. Solokoetxe BHI. Bilbo.
  • 2. Saria: Maia Etxabe Goikoetxea. Txorierri BHI. Derio.
  • 3. Saria: Maddi Vilela Mujika. Andra Mari Ikastola. Zornotza.

- DBH2:

  • 1. Saria: Malen Ibarzabal Gerrikagoitia. Markina BHI. Ziortza-Bolibar.
  • 2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga. Arratia BHI. Arantzazu.
  • 3. Saria: Amaiur Betanzos Caminos. Urretxindorra ikastola. Bilbo.

- DBH3-DBH4-Batxilergoa:

  • 1. Saria: Joseba De Rueda Berazaluze. Juan Orobiogoitia. Iurreta.
  • 2. Saria: Libe Arauzo Bilbao. Arratia BHI. Igorre.
  • 3. Saria: Beñat Enbeita Basterra. Seber Altube. Gernika-Lumo.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu