Gondra Barandiaran bekak eta Udako ikastaroak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2024-05-24 13:05   Kulturea

2014tik, Gondra Barandiaran Fundazinoak eta museoak ikerketa eta prestakuntza museografikoan laguntzeko alkarregazko helburua dabe, ekimenen bi bidez.

Batetik, udako ikastaro bat atontzen da urtero. Aurtengoa bosgarren edizinoa da eta museografia garaikidearen erronken eta lorpenen azterketa sakonenaren erreferente bihurtu da. Horretarako, hainbat diziplinatako profesional entzutetsuek parte hartzen dabe; gehienak, tokiko eta nazinoarteko erakunde ospetsuetakoak. Bestetik, prestakuntza-beken programea martxan jarten dabe urtero, eskatutako profil bakotxagaz lotutako titulazinoa daben gazteentzat. Bederatzi hilebeterako eskaintzen diran zazpi bekek museoaren zenbait kudeaketa-arlotan ezagutzak eta gaitasunak garatzeko aukerea emoten dabe.

Udako ikastaroak

Bilboko Arte Modernoko Museoa 1924an sortu zan eta, haren mendeurrenagaz bat eginez, Gondra Barandiaran Fundazinoak eta museoak museo-erakundeen jatorriaren eta garapenaren azterketeari ekingo deutse udako ikastaroan, beti be testuinguru soziokulturala ulertuz.

Halanda ze, bagilaren 26tik 28ra egingo diran 14 saioetan zehar, zenbait espezialista nabarmenek euskal eskola deiturikoaren eraikuntzea eta gaur egungo eszenatoki dinamikora heltzeko egindako ibilbidea aztertuko dabe. Egitura propio hori ikerketako profesionalek, komisarioek eta artistek ordezkatuko dabe, bai eta Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaok, Artium Museoak eta Guggenheim Bilbaok be

Horrezaz gan, esaterako Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalarenak (Madril), MoMAko (New York) Arte Latinoamerikarreko bildumak edo/eta National Gallery of Ireland dalakoek (Dublin), hainbat ikuspuntu emongo ditue museoek eta bildumek artaren erretratu kolektiboan daben zereginaz. Aurreko ikastaroetan lez, azken egunean, Miguel Zugaza museoko zuzendariak hitzaldia emongo dau, Cristina Iglesias eskultoreagaz batera.

Izena emon eta informazino gehiago hemen.

Gondra Barandiaran bekea

Maiatzaren 24tik bagilaren 16ra zabalik dago Arte Ederren Bilboko Museoa-Gondra Barandiaran Fundazinoa prestakuntza-bekak 2024-2025 programearen deialdia. Guztira, zazpi prestakuntza-beka emoten ditue.

Bederatzi hilebeteko iraupena –2024ko urritik aurrera– eta hileko 500 euroko laguntzino ekonomikoa dauen beka horren bidez, hautatutako personek gaitasun barriak eskuratu ahal izango ditue prestakuntza-etapakaz bat eginez, museoen kudeaketako hainbat arlotako profesionalen tutoretzapean.

- Prestakuntza-profilak

  • Artxiboa eta Dokumentazinoa.
  • Liburutegia.
  • Kuratoriala.
  • Edizinoa.
  • Hezkuntza.
  • Erregistroa eta Erakusketak.
  • Zerbitzu Orokorrak.

Deialdia, bagilaren 16ra arte dago edegita. Oinarriak eta eskabidea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu