Merina Gris taldearen 'Origami' plazan

Bizkaie! 2024-05-24 13:02   Musikea

Sararen ahotsa hara-hona dabil estrofen artean, inoiz baino lasaiago, aldizkatuz etsipena eta onarpena.

Bideokliparen zuzendaria Mikel Godoy da, Bilbo eta Madril artean bizi dan artista bisuala. Hasieran Arte Zuzendari eta argazkilari lanak egin zituan, zinemea, antzerkia, modea, publizidadea eta bideoklipak. Gaur egun, bere lana dibersifikau egiten da argazkiaren, bideoaren eta eskulturearen artean. Godoyren praktikea, fisikotasunagaz eta plastika eszenikoagaz lotuta dagozan kabidadeakaz eta barrualdeakaz lotutako gaien ingurukoa da. Aktore lanak be egin ditu, besteak beste, Eduardo Casanovaren Pieles film luzea eta C Tanganaren Cuando Me Miras bideoklipa Úrsula Corberogaz batera.

Origami kantuak ezohiko egiturea dau, pop-aren eskemak dudan jarten dituan arren, haren kodeetan dabilelako.

Upbeat-agoa da oraingoan, baina neurritsuagoa da eztandea eta amaierara arte egon beharko dogu haren zain. UK Garagearen eragina dau beat-ak eta inoiz baino soinu organiko gehiago sartu dira, taldeak berak grabau eta sampleauta: mahaiaren kontra joten daben objektuen hotsak, lagunarteko barreak, Herbehereetako semaforoen zaratea eta baita Merina Grisek asko miresten dituan artista baten sampleak be.

Horrezaz gan, sintetizadore analogiko vintageak erabili ditue, besteak beste, Korg PS-3010 mitikoa (holako musika-tresnak erabilteko aukerea Rotterdameko Worm Sound Studios-en izan eban bandeak, 2022ko abenduan, Musika Bulegoaren eskutik egonaldi artistiko bat egin ebanean).

Sararen ahotsa hara-hona dabil estrofen artean, inoiz baino lasaiago, aldizkatuz etsipena eta onarpena.

Kantuaren produkzinoa taldeak hartu dau beregan, JEWLN produktore eta taldekidea ibili dalarik buru.

Nahasketaz Ed Is Dead arduratu da, Madrileko Fashion Beat Team estudioetan.

Momentu aparta izan zan 2023a Merina Gris bandarentzat, Bilbao BBK Live-koaren anatzeko kontzertuakaz, Suedia, Serbia eta Herbehereetara egindako urtenaldiakaz, La M.O.D.A edo Delaporte-ren mailako taldeen kolaborazinoakaz; eta orain Origami honegaz emoten dau argitara lilili-k edegitako aro barriaren hirugarren singlea. Rotterdameko Worm Sound Studios-en sortu eben kantu hau, 2022ko abenduan izandako lan-saio berezi batzuetan, taldeak egonaldi artistikoa egin baitzeban bertan Musika Bulegoaren eskutik, Herbehereetako bere birearen erdian.

Kontzertu biran batzuk emon ditue daborduko baina hitzordu garrantsitsuak datoz (Primavera Sound, bagilaren 1ean; Mad Cool, garagarrilaren 11n; eta Donostiako Jazzaldian, garagarrilaren 25ean); testuinguru horretan jaio da kantu hau. Aurretik, Espainiako hainbat salatan birea egin barri dabe apirilean Artistas En Ruta (AIE) programearen barruan eta Madrileko San Isidro jaien inguruko Sound Isidro zikloan be joko dabe (Bagilaren 8an).

Taldea, gaur egun, estudioko bere hurrengo albuma izango dana taiututeko lanetan dabil, beste xehetasunik emon barik.

Merina Gris

  • Artistea: Merina Gris.
  • Berbak: Julen Idigoras, Paskal Intxauspe eta Xabin Fernandez.
  • Produkzinoa: Merina Gris eta JEWLN.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu