Testu 'landuak' eta 'erritmo bizikoak' R.M. Azkue Literatura Sarietan
2024-05-24 12:47 KultureaGuztira, 374 lan aurkeztu dira.
2023ko Resurrección María Azkue Literatura sariak banatu dira Euskaltzaindiaren egoitzan. Sariak emoteko ekitaldian, epaimahaikideakaz batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Enrique Dávila BBK Fundazinoaren ordezkariak parte hartu dabe.
Andres Urrutiak irabazleak zoriondu nahi izan ditu Bilboko Plaza Barrian izan dan agerpenean eta euskerazko literaturearen mesedetan jarduteko eskatu deutse: zuek zaree euskal literaturearen etorkizuna eta, ondorioz, euskerearena be bai. Eutsi hizkuntzeari eta sormenari.
Akademiak eta BBK-k 1991tik atontzen dituen sari horreek idazle gazteak literatura mundura erakartea dabe helburu nagusi. Genero bi saritzen dira: narrazinoa eta poesia. Halanda ze, genero bakotxak maila bi ditu: A mailea (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B mailea (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Urtero lez, aurten be literatura eremuko persona adituek osotu ditue epaimahaiak, Euskaltzaindiak izentautakoak. Ondokoak izan dira epaimahaikideak:
- A mailan: Igone Etxebarria, Jabier Kaltzakorta eta Manu López Gaseni.
- B mailan: Amaia Jauregizar, Castillo Suárez eta Patxi Zubizarreta.
Epaileen eretxiz, maila handiko lanak aurkeztu ditue 2023an eta azpimarratu dabe saritutako idatzietan gai originalak jorratzen dituela gazteek, gogoeta sakonak eta interesgarriak proponiduta. Ganera, autortu dabe testu landuak eta erritmo bizikoak irakurri dituela.
A mailako sariak
- Narrazinoaren alorrean:
- Lehen saria: Horma. Egilea: Harriet Mitxelena (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa).
- Bigarren saria: Erantzun baten bila. Egilea: Arhane Martinez (Zubi Zaharra ikastola, Balmaseda - Bizkaia).
- Hirugarren saria: Izpien dantzaldia. Egilea: Aitor Collado (Koldo Mitxelena BHI, Errenteria - Gipuzkoa).
- Olerkiaren alorrean:
- Lehen saria: Hiria neguan. Egilea: Ibai Maquibar (Herri arte eskola, Errenteria - Gipuzkoa).
- Bigarren saria: Maindire kuttuna. Egilea: Liher Larrea (Haurtzaro ikastola, Oiartzun - Gipuzkoa).
- Hirugarren saria: Ispilu. Egilea: Intza Mitxelena (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa).
(Argazkian: Haurtzaro Ikastolako ordezkariak, Andres Urrutia eta Enquire Dávila).
B mailako sariak
- Narrazinoaren alorrean:
- Lehen saria: Itaxura. Egilea: Josu Arrieta (Lekaroz BHI, Lekaroz – Nafarroa).
- Bigarren saria: Hotzikara. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz – Gipuzkoa).
- Hirugarren saria: Askatasun zorabioa. Egilea: Eneko Garcia (J.M. Iparragirre BHI, Urretxu – Gipuzkoa).
- Olerkiaren alorra:
- Lehen saria: Garbiketa sakona. Egilea: Naiara Gutierrez (Minas BHI, Barakaldo – Bizkaia).
- Bigarren saria: Biluzten nauzunean. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz – Gipuzkoa).
- Hirugarren saria: Aske. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz – Gipuzkoa).
Argazkian: Andres Urrutia, Elaia Garcia eta Enrique Dávila.
Idazle, kazetari eta bertsolariak
Resurrección María Azkue saria, berez, 1975ean sortu eban Bilbao Aurrezki Kutxak elebarri, olerki eta saio modalidadeetan, eta 1990 arte iraun eban. Urte horreetan, ez zan gaztetxoentzako saria izan, helduentzakoa baino, eta gaur egun oso ezagunak diran hainbat idazle eta ikertzailek jaso dabe saria. Beste horrenbeste jazo da 1991tik aurrera atondutako sariakaz be; egun ezagunak diran Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dabe saria.
Azkue Sarietara aurkeztutako lanen kopurua: 2009 (219); 2010 (217); 2011 (157); 2012 (167); 2013 (173); 2014(75); 2015 (88); 2016 (175); 2017 (151); 2018 (135); 2019 (568); 2020 (353); 2021(526); 2022 (463); 2023 (374).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!