STEAM gaiak sustatu ditue LEGO piezak ardatz dituen tailerren bidez

Bizkaie! 2024-05-24 09:07   Kulturea

Tailerra Edurobotic enpresearen eskutik egin da.





Petronorrek, barrikuntza, hezkuntzearen sustapena eta garapen teknologikoa bultzatzearen alde hartutako konpromisoaren harian, robotika-tailerra atondu dau LEGO piezakaz 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat robotikeagazko jakin-mina nahiz energiaren sektoreagaz lotutako STEM (Zientzia, Teknologia, Injierutzea eta Matematika) ikasketakazko interesa pizteko asmoz. Abantoko Teknologia Parkeko EICren instalazinoetan, gaztetxuakaz jakin-gurea eta sormena sustatzeko helburuz, etorkizuneko erronketarako prestatzeaz gan.

Tailerra STEAM hezkuntza barritzailea sustatu eta bultzatzea helburua duen Edurobotic enpresearen eskutik egin da eta zeharkako proiektu zein proiektu bertikalen bitartez, ikastetxe bitako 40 neska-mutil baino gehiago batu zitun: Askartza Isusi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 11 ikasle eta seigarren mailako 19 ikasle, eta Dolores Ibarruri Institutuko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako 16 ikasle.

Robotika arloko aditu talde batek gidatuta eta irakasleek lagunduta, 46 ikasleek robotak diseinau, eregi eta programetako aukerea izan dabe, Lego piezak erabiliz. Edurobotics-ek jorratutako lan-metodologiaren bitartez, lehentasuna emon jako ikasleek beren ikaskuntzak batzeko daben eginkizunari, talde-lana bultzatuz eta esperimentazinoa zein arazoen konponbide edegia sustatuz. Holan, ikasleen sormena eta barrikuntzea sustatu dira, baita inplikazinoa eta espiritu kritikoa be.

Jardunaldian, ikas-mailearen arabera banatuta, parte-hartzaileek robotikearen munduan sartzeko aukerea izan dabe energiaren funtzionamenduagaz lotutako jarduera praktiko eta ludikoen bidez. Hasteko, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleen tailerrean basoak birlandatzeko kapaz izango dan robot bat egin dabe. Bigarren tailerra Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleena izan da. Gero eta ahalegin handiagoa egin behar dogu karbono-isurpenak murrizteko eta erregai fosilen ordezko alternatibak topetako eta hidrogeno berdea etorkizun handiko hautagaia izan daiteke horretarako.

Ikasle nagusiagoek oinarritzat hartu dabe First Lego League nazinoarteko lehiaketearen erronka bat, Superpowered, eta horretarako, robotaren diseinuan, eregiteko prozesuan eta programazinoan lan egin behar izan dute, robota erronkearen misinoak modu autonomoan gauzatzeko kapaz izan daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu