AEK-Korrika-k Ibilbideari Elkar saria irabazi dau

Bizkaie! 2024-05-24 08:08   Euskerea berbagai

Elkar Fundazinoko buru Joxemari Sors Bagüesen eta idazkari Jon Jaka Auzmendiren eskutik jaso dabe.

Eskertu eta goraipatu egin dau Fundazinoak AEK-Korrika-k egindako lana eta, aldi berean, saria bide beretik jarraitzeko akuilu izatea espero dogu adierazo dau.

Saria AEK-Kprrika-ri zergaitik emon deutsen azaldu dau Jaka Auzmendik, AEK-ren sorrerea Frankismoaren garaian sortutako euskerearen aldeko aldeko mobimentu zabalaren ondorioetako bat izan zala gogoratuz: baldintza gogorretan eta ia hutsetik ekinez, heldu euskaldunak alfabetetako eta euskalduntzeko herriz herri sortu ziran gau eskolak koordinetako atondu zan AEK, 70eko hamarkadan, Euskal Herri zabaleko gau eskolak eta euskaltegiak barrubatuz. Ondokoa baieztatu dau: AEK-k instituzinoen behar bezelako ezagutzarik barik ibili behar izan ebalaa 80ko eta 90eko hamarkadetan: “lan baldintza egokien falteari militantziaz, ilusinoz eta ahalik eta profesionaltasun handienagaz erantzun eutson AEK-k, bere helburua lortzeko ahaleginari uko egin barik.

Korrika be nabarmendu dau Jaka Auzmendik: milaka lagun euskaldundu da AEK-ko euskaltegietan eta milaka lagun hurreratu da euskerara eta euskerearen aldeko ekimenera AEK-ren lanari esker, tartean 1980tik atontzen dauen Korrika-ren eskutik. Ekarpen handia egiten deutso, ez bakarrik helduen euskalduntzeari, baita euskerearen normalizazinoari be. Holan, Korrika-ren indar handiko irudia azpimarratu dau Elkar Fundazinoak: era guztietako jentea alkarregaz dabil korrika eta lekukoa eskuz esku pasetan doa. Irudi horren bidez erakusten da euskerearen normalizazinoa danon lana behar dauela, danon artean alkarrengandik hartuz eta alkarri emonez lortuko dogula Euskal Herriko biztanle guztiak euskeraz bizitea. Hori da AEK-ren lanak urteotan erakutsi dauena, euskerearen normalizazinoa ezin baita sinplifikau eta mugatu umeen eremura.

AEK-ren eta Korrika-ren izenean, Artezkaritza Kontseiluko Aize Otaño Lizarradek eta Korrika-ren koordinatzaile Ane Elordi Alburquerquek egin dabe berba, hurrenez hurran; biek eskertu dabe saria, euskerea eta euskal kulturearen garapena helburu dabenen eskutik jasotea ohore handia dala adierazoz. Era berean, eskerrak emon deutsee AEK-ren sorreratik erakundean izan diran kide, euskalgintzako bidelagun, eragile, norbanako euskaltzale, ikasle eta gainerako guztiei, eurak guztiak barik AEK-rik ez litzatekeelako: sari hau danona da, izan ziranena, garenona eta izango diranena. Bestalde, Elordik gaineratu dauenez, danok egiten dogu korrika, danok gara Korrika. Ezin jakin zenbat eskuk besarkatu daben lekukoa euskerearen alde, baina ehunka mila izan dira, seguru. Eta dan-danek egin dabe hizkuntzea berreskuratzearen aldeko hautua. Orain arteko bidetik jarraituko dabela erantsi dau, euskeraren aldeko kontzientzia suspertzen: sari honek bide hori urratzeko indar handiagoa emoten deusku.

Elkar argitaletxearen Adunako egoitzan egindako sari-emote ekitaldi berean jaso dau Joseba Jaka Beka Josu Goikoetxea idazleak. Poesia irakurraldi musikatuagaz amaitu da ospakizuna, Oihane Jaka eta Xabier Zeberioren eskutik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu