Helburua Parkea osotzen daben personen talentua azpimarratzea da

Bizkaie! 2024-05-22 12:56   Musikea

Blaster M , Soporte Vital Básico eta La Fabulosa y Decadente Mambo Express taldeak izango dira protagonista.

Euskadiko Parke Teknologikoko enpresetako profesionalek parte hartzen daben hiru talderen kontzertuak izango dira maiatzaren 23an,arratsaldeko 17:00etan. Aitatu taldeak BeParke Klubaren barruko eta Campusak talentua erakarten laguntzeko sozializazino eta dibertimendu-gune bihurtzeko helburua dauen ekimenenean.

Euskadiko Parke Teknologikoaren Zamudio/Derio Campusak Parkea Musik Fest jaialdiaren beste edizino bat hartuko dau, Euskadiko Parke Teknologikoak bultzatutako ekimen horren bidez langileen sormen-talentuari ikusgaitasuna emon eta laneko espazioa bizipen social eta kulturaletara edegitako bizi-ekosistema bihurtu nahi da. Ekimena BeParke Klubaren bidez Euskadiko Parke Teknologikoko 6 campus aktiboetan urtean zehar egiten diran jardueren artean dago.

Ekitaldia Zamudio/Derio Campuseko Baserri Antzokian egingo da eta sarrera librea izango da bertaratu gura dabe guztientzat, Parke enpresetako langileak izan edo ez. Talde bakotxeko kide bat, gitxienez, Campusetan dagoan enpresa bateko langilea izango da eta talde bakotxak ordu erdi inguru izango dau joteko. Baina musikaz gan, zozketak be izango dira, pintxoak eta edariak be eskainiko ditue eta jaialdietarako deskontu esklusiboak eta dobako 150 konsumizino be lortu ahal izango dira.

Saioari hasierea emateko, Blaster M, euskerazko rock & roll errepertorioa dauen taldearen kotzertua izango da (17:00etan). Ondoren, Soporte Vital Básico taldearen pop erritmaoakaz gozauko dogu (17:45ean) eta, azkenik, La Fabulosa y Decadente Mambo Express taldeak Cumbia joko dau (18:30ean).

Kontuak kontu, Blaster M taldean injinerutza elektrikoan, Ingeteam enpresan lan egiten daben kideak dira nagusi.

Beste alde batetik, garapen teknologi aplikatuan lan egiten dauen Tecnalia ikerketa zentroko langileek osotzen dabe Soporte Vital Básico taldea.

Azken buruan, La Fabulosa y Decadente Mambo Express taldeak zerbitzu teknologikoen eta injinerutzearen hornitzaile globala dan Ayesa enpresako musikariak ditu.

Parkea Musik Fest Parkerako Erronka bat programatik sortutako ekimena da, orain zazpi urte jarri zan martxan eta dagoeneko hamaika edizino egin dira Donostia, Zamudio/Derio, Gasteiz eta Leioako Campusetan. Ekimenaren helburua Parkea osotzen daben personen talentua azpimarratzea da eta
laneko ingurunea aisia, ongizate eta denpora libreko gune bilakatzea.

Eguen honetan, maiatzaren 23an, Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudio/Derio Campusean egingo dan ekitaldiaren ondoren, datorren bagilaren 13an Gasteiz Campusean eta irailaren 19an Donostia Campusean egingo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu