Durangoko 'Book Trailer' sariak banatu ditue
2024-05-21 09:47 KultureaGuztira, 97 book trailer aurkeztu ziran.
Durangoko Book Trailer lehiaketearen zortzigarren edizinoak baditu irabazleak. Betiko lez, parte hartze nabarmena izan dau lehiaketeak, izan be, herriko hainbat ikastetxetako ikasleek, book trailerren produkzino sormena eta trebetasunak erakutsi ditue. Guztira, 97 book trailer aurkeztu ziran, 234 parte-hartzaileegaz.
Sari banaketea San Agustin Kultur Etxean egin da, publikoari edegitako dobako ekitaldian, bertako talentua balioesteko aukerea eskainiz. María Redondo Goazen! telesaileko aktoreak aurkeztu dau ekitaldia, eta ceko gazteen animazinoa izan da.
Sarituak
- A kategoria (2010 eta 2012 artean jaiotakoak): San Antonio Ikastetxeko Haizea Ruizek, Izane Borregok eta Lucia Estanconak sortutako Ikusezin izan da lehena.
- B kategoria (2006 eta 2009 artean jaiotakoak): Durangoko Institutuko Nahia Vital, Divine Ezeokoye eta David Artetxeren Udaberririk ankerrena lanari emon deutse saria.
- Gidoirik onena Ikusezin Jesuitak Ikastetxeko Kerman Rayaren eta Lander Saituaren lanak jaso dau.
- Publikoaren Saria Jesuitak Ikastetxeko Magali Mimentza, Sofia Aguirre eta Leonel Martinsen Emakume guztiok lanak jaso dau.
A eta B kategorietako irabazleek 150 euroko saria, liburu elektronikoa eta liburu bildumea jaso ditue. Ganera, Gidoi Onenaren eta Publikoaren Sariaren kategorietan, saridunek liburu elektronikoa eta liburu bildumea be jaso ditue.
Durangoko Udalak parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditu, eta eskerrak emon nahi deutsee herriko ikastetxeei eta Durango Irratiari, sormenaren eta kulturen arteko alkarrizketaren bidez irakurketa eta azterketa kritikoa sustatzen dauen ekitaldia egiten laguntzeagatik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!