16. Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketako sariak emon ditue

Bizkaie! 2024-05-21 08:00   Kulturea

9.000 lagunek baino gehiagok hartu dabe parte.

(Argazkia: Elkar). | Ikusi handiago | Argazki originala

2024ko maiatzaren 18an egin eben 16. Elkar Ilustrazino eta Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Donostiako alde zaharreko elkar liburu-dendan. Bertan izan ziran, edizino honetako saritu gehienak eta baita beraien familiako kideak be. Guztiak pozik agertu ziran ekitaldira, sariak jasotzeko gogotsu.

Betiko lez, partaidetzea izugarria izan da, izan be, 9.000 lagunek baino gehiagok hartu dabe parte: 4.300 ipuin jaso ditue, 5.100 ilustrazino eta 940 komiki. Ganera, jasotako lanen maila oso altua izan dala adierazo dabe.

Saridunak

- Ilustrazinoa

  • A maila: Ane Bosch (1. saria) eta Ibai Dominguez (2. saria).
  • B maila: Maialen Allika (1. saria) eta Laia Zubillaga (2. saria).
  • C maila: Erik Garcia (1. saria) eta Ager Calvo (2. saria).

- Ipuina

  • D maila: Aiora Etxezarreta (1. saria) eta Manex Bikula (2. saria).
  • E maila: Harriet Mitxelena (1. saria) eta Mireia Sagarra (2. saria).

- Komikia

  • F maila: Irati Gallastegui (1. saria) eta Izaro Salazar (2. saria).

Horrezaz gan eta betiko lez, lehiaketean kolaborau daben Laboral Kutxa eta Irrien Lagunak-ek emondako sariak banatu ebezen. Honeek zozketa bidez aukeratzen ditue, parte-hartzea eskertzeko asmoz:

  • Laboral Kutxa: Aiara Antoñana, Ane Arratibel eta Aldaialde eskola.
  • Irrien Lagunak: Mikel Gonzalez, Arhane Zabaleta, Malen Egurbide eta Jon Mendikute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu