Korrika-ko ordezkaritza batek Ar Redadeg ekimenean parte hartu dau

Bizkaie! 2024-05-20 13:56   Euskerea berbagai

Bretoierearen aldeko lasterketan, hain zuzen be.



Korrika-ren ahizpa txikietako batean parte hartu dabe gaur, Ar Redadeg, Bretoieraren aldeko lasterketearen 9. edizinoan baitabiz egunotan, maiatzaren 17tik 25era.

Atzo abiatu zan Euskal Herritik Korrika-ren ordezkaritza bat, gaur goizean goiz Nantes inguruan 746. kilometroan parte hartzeko.

Korrika-gaz hartu-emon estuak ditu Ar Redadeg eta La Passem ekimenean egin bezela, kilometro bat eskuratu eta babesa eta alkartasuna adierazo deutsee bretoierearen aldeko lasterketeari, hareek be Korrika-ko aurtengo edizinoan egin legez.

Ane Elordik, Korrika-ko arduradun nagusiak azaldu dauenez, garrantzitsua da hizkuntza gitxituen arteko sarea osotzea, eurak be Baionan egon ziran, okzitaniarrakaz batera, hiruron artean hartu-emonak ditugulako eta gure asmoa eta erronkea da sare hori gero eta indartsuagoa izatea, besteak beste, hizkuntza hegemonikoen aurrean zelan jokatu eta estrategia bateratu bat osotzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu