Erabagita Gazte Xilabako finalaren seikotea

Bizkaie! 2024-05-20 08:25   Bertsolaritzea

Itsasuko Sanoki gelan izango da, bagilaren 1ean.

Hamabi bertsolari lehiatu ziran Baigorriko Bixentaenian maiatzaren 18an. Sailkatze saio horretan erabagita gelditu da Itsasun bagilaren 1ean jokatuko dan finalean kantauko daben bertsolarien zerrendea: Haira Aizpurua, Haize Lekuona, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Amaiur Aizpuru eta Johane Larre.

Itsasuko Sanoki gelan goizeko 10:00etan izango da aurtengo finala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu