2024/06/02 11:00
Lezamako Hilario Astorki plazan. | FeriakLezamako XXI. Txakolin Eguna
Aurten, Lezama Sport eta Ikusgarri Txokoa (100 eta 50 urte beteten baititue, hurrenaz hurran) txakolinaren enbajadore izentauko ditue.
Lezamako Udalak, BBKren babesari esker, bere Txakolin Eguna ospatuko dau eta gun osoan zehar, 11:00etatik 17:30era, herriko 4 upategietako (Basalbeiti, Erdikoetxe, Garkalde eta Magalarte) txakolinak, eta kalidade handiko KM0 produktuak probetako aukerea izango da.
Goizeko 11:00etan, Kurutze Dantza Taldeak kalejirea eta umeentzako Euskaldantzak ikuskizuna eskainiko
dau.
12:30ean kortxoa kendu, topa egin eta Ekidazu Abesbatza, El Perenal de Lanestosa abesbatza eta Etxahun Lekue bertsolariaren emonaldiak izango dira.
14:30ak aldera, Oxabi taldeak erromeria eskainiko dau.
Goiz osoan zehar, txikienek tailerrez gozetako aukerea izango dabe udaletxearen atzealdean.
Pedro Mari Goikoetxea kazetari lezamarrak aurkezle lanak egingo ditu eta Asier Dañobeitia sommelierrak, Lezamakoa bera be, uzta berriko txakolinak probau eta deskribiduko ditu. Kopak erosi daitekez salmenta udal postuan.
Jon Ander Aurrekoetxeak, Lezamako alkateak jakinarazo dauenez, egunik berezienetakoa da guretzat eta
herritarrentzat. Giro ona, euskal kulturea eta nortasuna eta inguruko produktuen kalidadea beti dira protagonista. Jentea gonbidatzen dogu gure Txakolin Eguna eta gure produktuak ezagutzeko etorri daitezala, etorten diranak beti izaten diralako bueltan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!