Aramaion jokatuko da 14-18 urte artekoen Arabako Eskolartekoaren finala

Bizkaie! 2024-05-17 13:43   Bertsolaritzea

Bihar, hilak 18, Herriko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean.

Aramaion emongo jako amaierea maiatzaren 9an hasitako gazteen Eskolartekoari. Hiru saio jokatu dira 14-18 urte tartekoen artean, Aramaio, Gasteiz eta Kanpezun. Halanda ze, 5 gazte Aramaion, 6 Gasteizen eta 18 Kanpezun, taldeka.

Aramaioko Sastiñan jentez lepo jokatu zan lehen saioa, Gari Arexolaleibaren aginduetara ibili ziran 5 gazteak eta Danel Herrarte izan eben bertsolari laguntzailea ariketak aurrera eroateko.

Gasteizko saioa Aldabe Gizarte Etxean jokatu zan, 25 bat lagun hurreratuz bertara. Uxue Diaz de Cerioren aginduetara egon ziran gazteak.

Hirugarren saioan, Kanpezuko aretoa beteta, 18 lagun ibili ziran hiru taldetan banatuta.

Kontuak kontu, finalerako txartela Anitz Abarrategi, Hegoi Amabizka, June Astegieta, Urko Lafuente, Iraide Onaindia eta Samu Rodriguezek eskuratu eben lortutako puntuazinoaren arabera eta horreenbestez, maiatzaren 18an jokatuko dan finalean izango dira, Aramaiko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean.

12-14 urte artekoak

Adin tarte horretako bertso eskoletako gaztetxoek kuadrilla artekoa jokatuko dabe Aramaion, maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri askotako gaztetxoak taldean ibiliko dira gai-jartzaileek proponidutako ariketetan. Gasteizkoak, Lautadakoak eta Gorbeialdekoak hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu