Dock Oh The Bay jaialdiak aurtengo irudia iragarri dau

Bizkaie! 2024-05-17 13:14   Zinemea

Horrezaz gan, epaimahaikideak ezagutarazo ditu.

Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiak dagoeneko iragarri ditu epaimahaikideen izenak eta XVII. edizinoko irudia. Aurten, barriro lez, Estudio Primo arduratu da jaialdiaren irudia diseinatzeaz. Mobimenduaren ideiatik hasten da irudia, musika modu poetiko eta bisuala  irudikatzeko helburuagaz.

Horrezaz gan, epaimahaikideen izenak iragarri ditu. Alde batetik, Mariona Borrull zine kritikaria, Josetxo Cerdan katedraduna eta Gorka Urbizu musikaria izango dira Film Luzeen Lehiaketa Ataleko Epaimahaiak. Bestetik, Film Laburren Lehiaketako Saila Virginia García del Pino ikus-entzunezko zuzendari eta artisteak, Jorge Tur Monto zinemagile eta irakasleak eta Antonio Arias musikariak osotuko dabe.
 
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiaren hamaseigarren edizinoa bagilaren 17tik 22ra izango da, Trueba zinema-aretoetan, Tabakaleran eta uriko beste espazio batzuetan, esaterako, Le Bukowskin, Kutxa Fundazinoan (Kluba eta Plaża) eta Santa Teresa komentuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu