Aiala Irurtiak irabazi dau hirugarren kanporaketea

Bizkaie! 2024-05-16 08:10   Bertsolaritzea

Erabagita geratu da finaleko zortzikotea.

Alaia Irurtia (ezkerrean). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketea jokatu dabe Igorren. Puntu gehien batu dituan bertsolaria Aiala Irurtia izan da, eta beraz, finalerako txartel zuzena lortu dau.



Ondoko sei gazteak izan dira protagonistak:

  • Iradi Barrenetxea.
  • Enara Gallastegi.
  • Garazi Ibarretxe.
  • Aiala Irurtia.
  • Iraia Lauzirika.
  • Ekhi Zuluaga.

Gai-jartzaile lanetan Iñaki Iturriotz ibili da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Mirari Azulak eta Jon Martinezek osotu dabe. Idazkaria, barriz, Ander Elortegi izan da.

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituen zortzi bertsolari ondokoak izango dira:

  • Aiala Irurtia.
  • Ekhi Zuluaga.
  • Enara Gallastegi.
  • Garazi Uriarte.
  • Iradi Barrenetxea.
  • Kelmene Abaitua.
  • Naroa Iturrioz.
  • Naroa Jaio.

Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Egun osoko jaia atondu dabe: goizean Bizkaiko eskolarteko idatzizko txapelketearen finala izango da, ondoren bat-batekoaren finala eta bazkaria eta gero, Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketearen finalaurrekoak eta finala. Bazkarirako txartelak hemen dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu