Modus Operandi taldeak 'Mañana será igual' bideoklipa aurkeztu dau
2024-05-16 08:01 MusikeaBarricada taldeari egin deutse omenaldia.
Mañana será igual kantuko testuak emakumea lehen lerroan jarri nahi dau. Aldaketa izugarriak ditu maila estetikoan, cumbia eta elektronikea buztartuta.
Modus Operandi taldeak jai giroko ska, rocka eta popa batu ditu, eta letren konpromisoagaz atondu. Kantuen berotasuna di-da helduko jako entzuleari ska melodiko zein azkarragaz, rock indartsuagaz, brit-ska ikutuakaz eta funk, punk, saltsa, rap, reggaetona, dance, pop, tex-mex, latin, soularen oihartzunakaz eta reggaearen arimeagaz.
Kantu biziak, alaiak eta jantzagarriak dira. Rocka eta goian aitatutako estiloak alkartu ditu musika proposamen sendoa helarazoteko zuzenekoetan. Hemen hurrengo kontzertuen hitzordua:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!