'Emakumeen haria': memoria historikoari eskainitako eguna egingo dabe
2024-05-15 13:24 BertsolaritzeaBagilaren 7an, Amasa-Villabonan.
Amasa-Villabonako Udalak Subijana eraikinaren memoria historikoa berreskuratzeko ekimena jarri dau martxan, Bertsozale Alkartearen laguntzinoagaz. Eraikina 1880tik 1960ra oihal fabrikea erreferentea izan zan eta langile asko emakumeak ziran.
Egun, Bertsozale Alkartearen egoitzea da eta bertsolaritzeak eta bereziki emakumeek egindako lana be nabarmendu nahi dau udalak. Ganera, oihal fabrikatan bertsotan ibilten ziran langileak. Subijana eraikinaren iragana eta oraina islatuko dituan horma-irudia jarriko da fatxadan, Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok marraztua, Maialen Lujanbioren bertsoakaz.
Subijana eraikinean bisita gidatua, 17:00etan
Arratsaldeko 17:00etan Subijana etxean bisita gidatua egingo da. Oihal fabrika zaharraren barri emongo dau Fanny Alonsok, eta bertan lanean ibilitako emakumeak konbidauko ditue. Horreezaz gan, Subijanan Bertsozale Alkarteak egiten dauen lana adierazoko dabe alkarteko kideek.
Emakumeen haria muralaren inaugurazinoa, 18:00etan
Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok horma-irudia aurkeztuko dabe. Maialen Lujanbioren bertsoak be entzungo dira ekitaldian.
Oihal fabrikeari eta garaiko emakume bertsolariei eskainitako bertso saioa
Bertso saio tematikoak aukerea emongo deusku 1880-1960 urte bitarteko Subijana oihal fabrikearen barruan sartzeko, baita garaian Villabona inguruan bertsolaritzeak eban indarraz jaubetu eta fabrikako bat-bateko bertsoaldiak biziteko be, historiako emakume bertsolarien barri ikasiz. Halanda ze, bertsolaritzearen memoria berreskuratzea be, helburuetako bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!