2024/05/15 19:30

Iruñako Zentral Aretoan. | Musikea

Musika Bulegoa sariak 2024 emoteko galea

19:30

Euskal Herriko Musika Bulegoak, urtero, euskal artistek, taldeek edo proiektuek egin edo produzidu edo horreek protagonista dituen musika-panoramako obra esanguratsuenak autortzen ditu. Sarien helburuak dira, besteak beste, Euskal Herriko musikearen sektorearen balioa azpimarratzea, artisten lanak sustatzea, euren lanak ezagutarazo eta bultzatzea eta munduaren aurrean erakusleiho izatea.

Danetara, hamar sari dagoz, horreetako zortzi kultura-sektoreko izen handiko profesionalek osotzen daben epaimahai batek emoten ditu; horreei EHMBEren (Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea) Zuzendaritza Batzordeak emoten dauen ohorezko saria gehitu behar jake (musika-jarduereagaz lotutako persona, talde edo erakunde baten ibilbidea aintzatesteko da), bai eta Etxepare Euskal Institutuak emoten dauen saria be (Euskal Herriko musikea nazinoartekotzeko egindako lana autortzekoa).

Sari bakoitza 2.000 eurokoa da eta, horrezaz gan, Fernando Mikelarenaren eskultura bat be jasoten dabe sarituek. Ez dago ezelako kategoriarik, sorkuntza guztiak baldintza-bardintasunean lehiatzen dira originaltasunari eta kalidadeari jagokenez, zer estilotakoak diran gorabehera.

Lehen edizinotik aurkeztutako lanen eta proiektuen hizkuntza nagusia euskerea da: hamarretik zazpi, gitxi gorabehera, euskeraz eginak eta produzidutakoak dira. Lan instrumentalak % 11 dira, eta gaztelaniaz egindakoak, barriz, % 10. Gainerakoak, euskeraz eta gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan egindakoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu