'Zer egin dezaket nik?' EP-aren laugarren eta azken singlea dakar Maialen Ibarrak
2024-05-15 07:51 MusikeaMaiatzaren 17ean kaleratuko da EP-aren azkenengo abesti bigaz batera.
Zer egin dezaket nik? EP-aren laugarren eta azken singlea da. Azken bideoklipa amaierako postprodukzino fasean dago.
Hemen dozue EParen azken 3 abestiak laburbatzen dituan loturea. Gure izpia abestia, Mon Dvy-gaz egindako kolaborazino bat da.
Sormen taldea
- Mon Dvy (Martín Muñoz) 27 urteko produktore eta konpositore nafarra da. Bengo, Alba Reche edo Samurïagaz lan egin dau, besteak beste. Haren ikuspegi artistikoa eta musikala oinarrizkoak izan dira proiektuan.
- Mikel Iturbe, Fatty Martin, Youtuben lan egiten dauen 31 urteko komunikatzailea da. Zineman eta gidoietan aditua, kudeaketan eta proiektuaren zuzendaritza kreatiboan lan egiten dau Maialenegaz batera.
- Marina Nolen ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko estadubatuarra da. Bera izan da EParen eta singleen portaden egilea. Artistearen estilo naturistea eta organikoa ikusi daiteke.
- Ane Berriotxoak, 27 urteko zuzendari, argazkilari eta gidoilariak, Zalantzari Esker bideoklipa zuzendu dau.
- Olaia Inziarte, Olatz Salvador eta Liher artistakaz lan egin dau.
- Maitane Campos Fundazurik, 21 urteko argazkilari eta zuzendariak, Ez, Aititeri eta Zer egin dezaket nik? abestien bideoklipak zuzendu ditu. Merina Gris, La M.O.D.A. edo Idoia Asurmendigaz lan egin dau, zuzendari edo argazkilari legez.
Maialen Ibarra
22 urteko musikagile bizkaitarra da, Basauriko San Migelekoa, pop-rock generoan dabilena. Artisteak bere lehenengo EPa kaleratuko dau maiatzaren 17an Nire Egia Zuen Ezpainetan izenekoa. Kantua Maialen Ibarrak sortu eta Mon Dvy-k (Bengo, Alba Reche, Samurai) The Blue Estudios-en produzidutako 6 abestiz osotutako EPa da.
2024. urtean Maialen Ibarrak EPa osotzen daben 3 single eta bideoklip kaleratu ditu: Zalantzari esker, Ez eta Aititeri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!