Zeberioko ibilbide gorabeheratsuetan
2024-05-15 12:46 Ibilian-ibilianArratiako bailarako esentziaz disfrutetan.
Arratiako bailaran, hainbat herri jatorkuz burura. Pentsau momentu batez, errepidean gabizala, amaierarik bakoa emoten dauena, naturan bete-betean, Arratiako azken herrira helduko gara, Zeberiora hain zuzen be.
Goazen, beraz, Zeberioko iraupen luzeko mendi martxeak eskaintzen dauen giro herrikoiaren barri eta ezagutarazoko deutsuegu.
Kontuak kontu, 43 kilometro eta 2.300 m/d+ inguru dagoz egiteko. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, horrenbeste ordutan zutunik egotea asko da, baina, ordenagailu aurrean egoteak baino askoz gehiago beteten gaitu.
Hasteko, Zeberioko plazan ekingo deutsagu ibilbideari, goizean goiz, Bikotxganera bidean. Zeberio eta Orozko gune esanguratsuak zeharkatuz, Arbildu auzora heldu eta Garaikortako eta Untzuetako ganetatik gora egingo dogu. Bikotxganen, ondoko gailurrak ikusiko doguz: Pikubikotx, Garaigorta, Aizbelaga, Arrugaetako Atxa, Arrizurigana, Axpuru eta Untzueta. Azken horretatik jaitsiz, Artandara igongo dogu, Uporantzara bidean.
Usansolo-Galdako-Bedia inguru horretan, txirrindulariak eta mendiko motoristak egoten dira, izan be, bide luzeak eta gorabeheratsuak dira. Aurrera, Upotik Idurietaganara joanez, Tontorrandira, eta handik, Mandoiara eta Arginatxera. Apuntau ibilbidea, Zeberiotik Zeberiora bueltea egin nahi izan ezkero. Wikiloc-en dozue ibilbidea ikusgai edota zirkuitua.eus webgunean.
Arratiako bailarearen kutsua, herri txikien eskaintzaz eta maitasunez disfrutauko dozue; txoriak eta zelaiak ikusgai, baina, behin plazara helduz, betiko arratiar giro alaia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!