Getxoko alkateak 2024ko Ibilaldia atontzen dabizen San Nikolas ikastolako ordezkariei harrerea egin deutse
2024-05-14 08:09 Euskerea berbagaiTxonbo! goiburuari eutsiz maiatzaren 26an izango da Ibilaldia Getxon.
Amaia Agirre Getxoko alkateak harrerea egin deutse udalbatza aretoan 2024ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko aurtengo edizinoa atontzeko ardurea dauen San Nikolas ikastolako Unai Arzubiaga presidenteari eta Gaizka Arrizabalaga zuzendariari.
Ekitaldian aitatutako ordezkariek maiatzaren 26an, domekan Txonbo! goiburuari eutsiz egingo dan Ibilaldirako gonbidapen ofiziala eta kamiseta bat emon deutsee alkateari.
Bestalde, jaiaren helburuak Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoak euskerearen erabilerea sustatzeari lotuta jasoten dauenaren barruan dagozanez, aurreikusita dago gaur Tokiko Gobernu Batzarraren asteko saioan Euskerea eta Euskal Kulturea sustatzeko Ibilaldia alkarteagaz sinatuko dan hitzarmena onestea. Horren arabera, alkarteak 30.000 euroko dirulaguntzea jasoko dau Getxon 2024ko Ibilaldia dala eta atonduko diran kontzertu eta ikuskizunetako gastuetan laguntzeko.
Horrezaz gan, Udalak hainbat jarduera egiteko tokiak eta egiturak lagaten be kolaboretan dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!