Naroa Jaiok irabazi dau bigarren kanporaketea
2024-05-14 08:20 BertsolaritzeaHurrengo kanporaketea bihar, hilak 15, izango da Igorren.
Martxa onean jarraitzen dau Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketeak. Bart jokatu da bigarren kanporaketea Durangoko Kurutziaga Ikastolan eta sei gaztek parte hartu dabe bertan. Puntu gehien batu dituana Naroa Jaio izan da.
Ondoko honeek izan dira zortzi parte-hartzaileak:
- Kelmene Abaitua.
- Adur Lopez.
- Izei Nuñez.
- Nahia Ruiz De Arbulo.
- Naroa Jaio.
- Garazi Uriarte.
Gai-jartzaile lanetan Ander Aldazabal ibili da, eta epaileak Mirian Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan dira. Idazkari lanak, barriz, Ander Elortegik egin ditu.
Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketea maiatzaren 15ean izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak lez, arratsaldeko 17:00etan izango da.
Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Goizeko 10:00ean eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!