2024/05/17 19:00
Getxon, Algortako Muxikebarrin. | Ikus-entzunezkoak'Insumisas'
Insumisas proiektauko da Muxikebarrin, Getxoko Udalak eta ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko alkarteak atonduta. Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan jarduten daben ekintzaileak eta 1975ean Marokoren
inbasinoa izan zanetik emakume sahararren kontra egindako giza eskubideen urraketei buruzko datu estatistikoak erakusten ditu lanak. Hainbat jaialditan saritutako dokumentalaren proiekzinoaren ondoren,
barriketaldia izango da ondokoen parte hartuko dabelarik: Itsaso Andueza Euskal Fondoako Sahara Koordinazino Unidadeko ordezkaria, Ahmed Brahim Ettanji Marokoko Equipe Media informazino-blokeoa hausten
saiatzen dabilen hedabideko presidentea eta Nazha El Khalidi kazetari sahararra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!