Zazpi film labur Kimuak 2024 katalogoan

Bizkaie! 2024-05-13 12:36   Zinemea

Nazinoartean erakutsiko ditue, bertoko zinemagintzea sustatzeko asmoz.

Kimuak programearen 27. edizinoara aurkeztutako 47 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak 2024 urteko katalogoa osotzeko: Dinosaurioak (Koldo Almandoz), Errotatiba (Iratxe Fresneda), Etorriko da (Eta zure begiak izango ditu) (Izibene Oñederra), Exergo (Jorge Moneo Quintana), Patrimonio (Aitor Abio), Todo lo cubre la sal (Joana Moya Blanco) eta Utländsk (Alba Lozano).

Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egituratzen dan programeak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea dau helburu. Urtero lez, euskal film laburren hautaketea nazinoarteko zinema jaialdietara eta ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aurtengo batzordea ondokoek osotu dabe: Alaitz Arenzana, Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko zuzendari artistikoak, Sra. Polaroiska talde artistikoko kide, irakasle eta proiektu artistikoen eta ikus-entzunezko lanen zuzendaria danak (besteak beste, Kimuak 2010 katalogoan hautatutako Exhibition 19 film laburrarena); Claudio Zilleruelo Acra, Black Canvas Zinema Garaikidearen Jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoak, produktorea Taller Tritón-en, programatzailea eta zinema independentearen zuzendaria; eta Xavi Herrerok, Ibizacinefest-Cinema Independent d'Eivissaren Nazinoarteko Jaialdiaren zuzendari eta programatzailea.

Kimuak 2024 katalogoak fikzinoa, ez-fikzinoa, entsegua, dokumentala eta animazinoa jasotzen ditu. Filmetako bat euskera hutsean egina dago, beste bat euskeraz eta gaztelaniaz, eta hirugarren bat euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gaztelaniaz bi, eta azken biek ez dabe alkarrizketarik. Zazpi laburretatik lau emakumeek zuzendu ditue, eta hiru egileen lehen edo bigarren filmak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu