Gazte Xilabaren kanporaketea, maiatzaren 18an

Bizkaie! 2024-05-13 10:54   Bertsolaritzea

Baigorriko Bixentaenian alkartuko dira bertsolari gazteak.

Hamabi bertsolari lehiatuko dira aurtengo edizinoan: Nahia Etcheverry, Uxue Lannes, Martxel Elosegi, Johane Larre, Haira Aizpurua, Haize Lekuona, Izadi Perez, Lili Alfaro, Unax Aizpurua, Jare Onko-Arin, Amaiur Aizpuru eta Hodei Lekuona.

Finala bagilaren 1ean izango da Itsasuko Sanoki gelan eta kanporaketan sailkatu diran sei bertsolarik kantauko dabe. Euskal Herriko finala, barriz, bagilaren 15ean Arantzan (Nafarroa) izango da arratsaldeko 17:00etan.

Baigorriko kanporaketea, goizeko 10:00etan hasiko da, Bixentaenia Alkartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu