Bizkaia Big Band taldeak emongo deutso hasierea 'Musikauzo' programeari
2024-05-13 09:44 MusikeaGuztira, 35 kontzertu eta 13 kalejira izango dira.
Bilboko Udalak MusikAuzo ekimena jarriko dau martxan datorren eguenean, maiatzaren 16an. Programearen bidez, tokiko talentua publikoari hurreratu nahi jako uriko hainbat auzotako kale-agertokietatik.
Guztira, 35 kontzertu eta 13 kalejira programau dira maiatzean eta bagilean, Bilboko 8 barrutietako auzoetan talentua erakutsiko daben estilo anitzeko musika eta musikariakaz.
Programazinoari hasiera emongo deutson lehen kontzertua maiatzaren 16an, eguena, izango da, 19:30ean, Errekaldeko Kioskoan, Bizkaia Big Band taldearen eskutik. 20 lagunek osotzen dabe taldea, eta hainbat estilotako musika modernoa joten dabe; swingeko kantu klasikoak estilo modernoak buztartuz, esaterako, Funky, Rock edo baladak eta musika latinoa.
Beraz, bagilaren 30era arte, ondoko taldeak entzuteko aukerea izango da: G. G. Project, Bilongo Lt, La Carrocería, Eidabe, Lorelei Green, Baste & Naste, Joshua Edelman & Xabi Arakama, The Hallfnelson, Asier Talanda, Óscar Jareño y El Clan Mestizo, Panpotx, The Binilo 's, Ibai García Blues Project, In Bi Gu, Erraiak, Colajets, Pedro Makay, M & A Swing Machine, Malú Garay, Rumbo Paraíso, Triple Zero Band, Vittersweet, Benetan Be, Amann & The Wayward Sonward, La Basu, Triple Zero Band, Arnau & The Honky Tonk Losers, The One eta Behotsik Orkestrea.
Horreezaz gan, 13 kalejira egingo dira maiatzaren 17,18, 24, 25 eta 31n eta bagilaren 15, 22, 23 eta 29an, ondoko musika banda honeekaz: Sugarri Show, Udal Txistulari Bandea, Kolpez Blai, Rock 'n Brass. Farándula, Orkesta, Carton Brass, Fanfarre Guretzat eta Bihotz Alai Folkore Taldea.
Programazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!