Irantzu Idoatek irabazi dau Hernandorena Sariketea

Bizkaie! 2024-05-13 08:07   Bertsolaritzea

Senpereko Larraldean izan da finala.

Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluzek saio ederra egin dabe Larraldeako gelan.

Xalbat Alzugaray gai-jartzaileak emon deutso hasierea saioari eta epaile lanetan Ainhoa Sarasua, Iban Thikoipe eta Zuhaitz Olazabal ibili dira. Hasierako agurren ondotik, lan puntuagarrian ale bikainak entzun ahal izan dira.

Buruz burukora Maddi Aiestaran eta Irantzu Idoate pasa dira, azkenengo horrek irabaziz. Aritz Bidegain Bertsularien Lagunak alkarteko lehendakariak jantzi deutso txapela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu