#itsasoadabidebakarra dakar Ines Osinagak
2024-05-13 08:10 MusikeaIgazko udearen amaieran, #itsasoadabidebakarra Euskal Herrian eta Kuban zuzenean aurkezteko gengozala grabau genduan bideoklip hau. Argi geunkan bidaiari buruzkoa izan behar zala eta itsasoan busti behar ginala grabetako momentuan.
Behin Itziar Ituñogaz ames egin neban eta amesetan txalupan agertzen jatan; berehala audio mezu bat bialdu neutson kontetak. Itziarrek zer erantzun eta grabetako prest egoala esan eustan.
Beste bati begiratzean norbera topetan dozuneko momentu hori irudikatu nahi izan genduan. Olatu eta erauntsi artean, ikusten ez dan portu horren bila joan ginenekoa kontetan dogu bideoan.
Getariako arraunlariek itsasora traineru haundia sartu eta Izaro patroi ebela zuriz jantzi ziran geugaz batera.
Joseba Sarrionandiaren berbak ditu kantu honek eta oraindino gogoan daukat 2011ko urrian testu hau lehenengoz irakurri nebanean zelan barruan dardara bat sentidu neban.
Txalupa
- Musikea eta ahotsak: Ines Osinaga.
- Arregloak eta ahotsak: Irina Gonzalez.
- Ahotsak: Yaima Orozco.
- Perkusinoa: Naile Sosa.
- Berbak: Joseba Sarrionandia.
- GonbidatuA: Itziar Ituño.
- Koordinazinoa eta produkzinoa: Mikel Lizarribar.
- Arraunlariak: Jone Urbieta Etxabe, Sara Urbieta Etxabe, Leire Castillo Ugarte, June Eizagirre Iribar, Onditz Galdos Irigoien, Oihane Mujika Otamendi, Irati Martinez Zabala, Irati Azpeitia Gonzalez, Argia Ibar Garrastazu, Miren Garrastazu Iribar, Alaitz Ibarguren Iribar, Jule Egiguren Epelde eta Izaro Lestayo Azkue.
Kontzertuak
Ines Osinagak #itsasoadabidebakarra aurkeztuko dau Andoainelo Bastero Kulturgunean maiatzaren 31n.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!