'Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat' filma, gaur, ikusgai
2024-05-10 12:21 ZinemeaZinemea Euskeraz programearen barruan.
Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat filma gaur, maiatzak 10 (barikua), estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Film txinatarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango dogu.
Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurten ikusiko dogun laugarren filma da, Dragoi-jagolea lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak, eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.
Sinopsia
Shenxiu, txikitan amak bakarrik itxi eban neskatoa, itsas bidaian joaten da familiagaz oporretan. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspeko zahar batean dagoan jatetxe dotorean amaitzen dau. Neskatoak ez dau pentsetan horrek guztiak amagaz zerikusirik dauenik.
Emonaldiak
Filma proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: maiatzaren 24an, Lagunak erreskatera, eta bagilaren 7an, Robotia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!