II. Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketeak 40 bat bakarlari batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2024-05-09 11:05   Musikea

25 urte arteko bakarlariek maiatzaren 11n eta 12an parte hartuko dabe.



Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Bilbao Musikak antolatuta, Bidebarrieta Kulturguneak eta BBK Aretoak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 25 urte arteko bakarlarien emanaldiak hartuko dituzte.

Lehenengo edizinoak izandako erantzun bikainaren ondorioz, parte-hartzaile kopurua bikotxa izango da eta jardunaldi bitan egingo da. Sartzea librea izango da lekua bete arte. Dana prest dago astegoien honetan Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketearen bigarren edizinoari ekiteko. Hernanin 15 aldiz egin ondoren, herri horretako musika eskolako Leokadisti txistu taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Alkarteak atonduta, Bilbo txapelketa honen egoitzea izan zan lehen aldiz 2023an, 22 bakarlari eta talde biren parte-hartzeagaz. Aurten 39 bakarlarik emon dabe izena eta formatua bi egun eta bi agertokitara zabaldu behar izan da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Lehiaketa Euskal Herriko Txistulari Alkarteak eta Bilbao Musikak atondu dabe eta maiatzaren 11n, zapatuan, hasiko da, 10:00etan, Bidebarrieta Kulturgunean, A kategoriako lehiagaz, 12 urtetik beherako 18 bakarlarien saioagaz. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, agertoki berean, 13 eta 17 urte bitartekoen kategoriaren txandea helduko da, 13 txistularigaz. Maiatzaren 12an, domekan, BBK Aretoan izango da azken kategoriako lehia. Goizeko 10:30etik aurrera, 8 parte-hartzailek ibili joko dabe 18 eta 25 urte bitarteko txistulari onenaren titulua eskuratzeko. Danetara, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 40 bat bakarlari izango dira oholtzan.

Parte hartzeko hurrenkerea Txapelketearen egunean ezarriko da, zozketa publiko bidez, lehiaketea hasi aurretik. Epaimahaikoak Maite Lomas, Maite Sagastibeltza eta Iker Larrauri egongo dira eta ondoko erispideetan oinarrituko da puntuazinoa: interpretazinoa, soinuaren kalidadea, obrearen zailtasuna eta emonaldia. Sari-banaketea eta sorpresen zozketea eguneko interpretazio guztiak amaitu ondoren eta epaimahaiak erabagia hartu ondoren egingo da.

Sariak:

A kategoria: 12 urte edo gitxiagoko bakarlaria.

1. saria: 250 euro, garaikurra eta txapela.
2. saria: 200 euro eta garaikurra.
3. saria: 150 euro eta garaikurra.

B kategoria: 13 eta 17 urte bitarteko bakarlaria

1. saria: 300 euro, garaikurra eta txapela.
2. saria: 250 euro eta garaikurra.
3. saria: 200 euro eta garaikurra.

C kategoria: 18 eta 25 urte bitarteko bakarlaria

1. saria: 500 euro, garaikurra eta txapela.
2. saria: 400 euro eta garaikurra.
3. saria: 300 euro eta garaikurra.

Lehiaketeak Bilboko Udalaren, BBK Aretoaren, Silboberri Txistu Alkartea, Gancedo Txistugileak, Ezpela Creaciones eta Agirre Musika Tresnak enpresa eta erakundeen laguntzea dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu