Martxan da AEKren udako barnetegien kanpainea

Bizkaie! 2024-05-09 10:15   Euskerea berbagai

Garagarrilean eta abuztuan nahi dauenak euskerea ikasi eta praktiketako aukerea izan leike.

Aurten Arantzan (Nafarroa), Foruan (Bizkaia), Adunan (Gipuzkoa), Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Mendikotan (Zuberoa) atonduko ditu barnetegiak AEK-k eta helburuak dira euskalduntzea, egiaztagiriak lortzeko azterketak prestetea, Zuberoako euskalkia ikastea edo/eta seme-alabakaz euskeraz verba egiteko ohiturea hartzea; esangura horretan, A2tik C1era arteko mailak eskainiko dira Arantzan eta Foruan; A1etik C1era bitartekoak, Urepelen; B2 eta C1 mailak egiaztatzeko azterketak prestetakoak, Arantzan; xiberera ikasteko barnetegia, Mendikotan; eta familia barnetegiak (B1, B2 eta C1 mailak) Foruan eta Adunan.

Probau dabenek dinoenez, barnetegia da udan euskerea ikasteko eta maila hobetzeko modurik atsegin eta azkarrena, izan be, danetarako astia izaten da bertan: eskolarako, ibilaldietarako, lagunak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskeraz biziteko. Aurrerapauso handia eragiten dau, beraz, euskalduntze prozesuan.

Astegoienetako barnetegiak

B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2024ko maiatzak 10-11-12. Prezioa: 184 euro.

A2.2 eta B1 mailako barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2024ko maiatzak 17-18-19. Prezioa: 184 euro.

A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzako uri barnetegia, Iruñean. 2024ko maiatzak 25-26. Prezioa: 102 euro (eskolak eta zapatuko otordua).

B1.2, B2 eta C1 mailetako ikasleentzako uri barnetegia, Iruñean. 2024ko maiatzak 25-26. Prezioa: 102 euro (eskolak eta zapatuko otordua).

Informazino gehiago hemen.

Izen-emoteak 

Informazioa: donibane@aek.eus · 948 27 41 60

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu