Aste Nagusiko 37. Bilbao Metal Pop-Rock-en izena emoteko epea maiatzaren 12an hasiko da

Bizkaie! 2024-05-08 07:45   Musikea

Bagilaren 5era arte emon daiteke izena.

Bilboko Udalak atondutako jaialdira zortzi egunez batuko ditu Bilborock aretora tokiko hainbat talde eta artista. Emakumeek osotutako taldeak eta euskeraz egindako lanak balorauko ditu epaimahaiak. eta ezinbestekoa da musika-taldeetako kideetako bat, gitxienez, Bizkaian erroldauta egotea.

Aurreko edizinoetan bezela, metal, pop-rock, folk, rap eta hip-hop musika-estilo guztiak onartuko ditu, jazza izan ezik. Positiboki baloratuko dira emakumeek osatutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.

Parte hartu nahi daben taldeek eta artistek, inprimaki bat beteteaz gan, ondokoak aurkeztu beharko ditue:

  • 4 kantu, MP4 edo wav formatuan.
  • Argazki bat, jpg, bmp edo png formatuan.
  • Artistearen edo taldearen historia, doc, docx edo pdf formatuan.

Hautatua izan ezkero, taldeak 45 minutuko kontzertua eskainiko dau, gehienez be 50 minutukoa. Ezingo ditu bersino edo moldaketa bi baino gehiago jo.

Kazetariak eta musika kritikariak dagoz epaimahaian eta 15 talde aukeratuko ditu eta Villasound 2024an, Aste Nagusia saria irabazi ebanagaz batera, eguneroko kontzertu bietako batean parte hartuko dabena. Lehenengoa 20:00etan hasiko da eta bigarrena 21:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu